Astelehena 16 Abendua, 2013

Ramon Labayen (1928-2013): Euskadiko Orkestraren sustatzaileetariko bati, esker onez

Ramon Labayen (1928-2013): Euskadiko Orkestraren sustatzaileetariko bati, esker onez
Joan zen abenduaren 14an zendu zen Donostian Ramon Labayen Sansinenea. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sustatzailetako bat, bere bultzada erabakiorra izan zen erakunde honen sorreran.

Joan zen abenduaren 14an zendu zen Donostian Ramon Labayen Sansinenea. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sustatzailetako bat, bere bultzada erabakiorra izan zen erakunde honen sorreran. 2007an Orkestraren 25. urteurrena ospatzeko argitaratutako "Primo Tempo" liburuan jasotako bere hitz hauek izan bitez gaur Orkestraren omenaldia:

HASIERAK
Hogeita zazpi urte, gure Orkestra Sinfonikoaren sortzeko erabakia hartu zenetik, Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren lehenengo egitasmoari baietza eman zitzaion ondoren. García Egotxeaga sailburua zenak aipatu zuen behin, herri guztiak, independente bihurtzen direnean, berehalaxe bi gauza sortzen dituztela. Bat Orkestra Sinfonikoa eta bestea, Aerolinea. Oraingoz ez dirudi gure independentzia biharko denik eta ez daukagu Aerolinearik, bai ordea, gure gurea den Orkestra Sinfonikoa, mende laurden batean lan sakona egin ondoren, benetan trebea, distiragarria eta fruitu emailea. Kulturaren alorrean, Orkestra Sinfoniko bat lehen mailako tresna da, noski. Baina baita ere, sinbolismo handi bat duen erakundea, gure mugetatik kanpo, Euskalerria bizi bizirik dagoenaren lekukoa. Non gure Orkestra, han Euskalerria. Bata, bestearekin doa. Bi arrazoi nagusi, Orkestra Sinfoniko Nazional baten sortzearen justifikatzeko ospatzen ari garen bere hogeita bost urte horietan, mundu osoko musika eskaini dio gure Herriari eta gure Herriaren musika, munduari.

Behin Legebiltzarraren baimena patrikan, segidan hasi zen Kultura Saileko Musika Zuzendaritza, aurrera pausoekin. Garai arteko Musika Zuzendaritza, Imanol Olaizolak osatzen zuen bere idazkariarekin, idazkaririk baldin bazuen, eta hortaz ez nago ziur. Olaizola, batetik kimikoa, atomoen arteko bakea lortzen trebea, bestetik, txikitatik nolabait musikarekin ezkondua, esku onekoa musikarien mundu korapilotsu horretan, armoniaren antzeko zerbait oinarritzen. Lehenengo pausoa Orkestrako zuzendariaren aukeratzea izanik. Handik eta hemendik, zenbait izen eskaini zitzaizkigun. Olaizolak Enrique Jordá proposatu zidan, neronek, Saran gerra garaian ezagutu nuena. Jordá, donostiarra, koxketakoa, Eresoinka Abesbatzan bere lehen armak egina, gero Johannesburgoko Orkestraren zuzendaria izana, eta azken San Franciscokoarena. Bere Dvorak eta Smetanaren grabazioak non nahi estimatuak izanik. Profesionalki eta pertsonalki, lehen mailako gizona, gure proposamena instantean, zalantzarik eta exijentziarik gabe onartu zuena. Ezetza jaso zutenen artean, haserrea eta polemika eta zenbait lagun betirako galduak.

Hurrengo pausoa, noski, musikarien bilatzea. Horretan, Olaizola eta Jordak oztopo nagusiak aurkitu zituzten, gehiengoak hari-instrumentuekin. Eskasia izugarria zegoeo. Ba ziren zenbait, bertakoak, Espainiako Orkestra Sinfonikoan eta han gelditu ziren konfiantza gutxi azalduz gurearen iraunkortasunean. Ikusiz Tejerorenak, ez zen harritzekoa. Euskalerrian hasi eta Europako bazter guztiak miatuz, osatu ziren osatu behar zirenak. Eskerrak, besteak beste, eta hau aipatu nahi nuke hemen, Garaikoetxea Lehendakariaren esku zabalak emandako laguntzan...Eta hurrengo, musikari talde hori, Orkestra bihurtzeko lanak, argi erakutsi zuela Jordak bere trebetasuna. Xamurtasun handi batekin oroitzen dut Orkestraren lehenengo kontzertua, Irungo elizan, bide luze baten hasiera.

Gaur egun dugun Autonomia, hiru Probintzien arteko Konfederazio mota bat izanik, zorrotz eztabaidatzen dira Jaurlaritzaren erabakiak edo erabaki faltak, kritikak Bilbotik etorri ziren, zergatik Orkestra berri bat sortu ordean, pittin bat ankaz gora zebilen Bilbokoa ez zen berpizten. Erantzuna, beharrezkoa zen berpizte hori ez zelako oztopoa beste zerbait sortzeko, Nazioaren nehurrian, beste helburu eta anbizioekin. Eta zergatik Orkestra berria Donostian kokatzen zen eta ez beste nonbait. Musika Kontserbatorio Gorena Donostian zegoelako, garai hartan behintzat abesbatza nagusiak giputzak zirelako, gure musika herrikoiak beti izan duelako lotura berezi bat euskararekin eta. Euskalerriako zazpi Hiri nagusien artean, Donostia zelako gure hizkuntzaren benetako kabia....Kontu zaharrak, denborak lehortu dituen ozpinak.

Ordutik, 25 urte joan zaizkigu. Garai hartan, Kultura sailburua nintzen eta saiatu, benetan saiatu nintzen Orkestraren egiazko egileen zerbitzari nagusia izaten. Hau diot bakoitzari berea delako zuzenbidea. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan zinetenak eta gaur egun zaratenak, denok, denon txaloa sobera. merezia duzue. Asko espero zen, eta espero zen baina askoz gehiago eman duzue.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner