Asteazkena 28 Maiatza, 2014

Benjamin Grosvenor modako britainiar pianistak itxiko du Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldia

Euskadiko Orkestrak 2013/2014 Abonu Denboraldia itxiko duten kontzertuak prestatzen dihardu Miramongo bere egoitzan. Andrey Boreyko bere zuzendari printzipal gonbidatuaren gidaritzapean, Orkestrak F. Chopinen Piano eta orkestrarako 1. kontzertuainterpretatuko du eta horretarako nazioarte mailan nabarmentzen ari den musikari gazte bat izango du lagun: Benjamin Grosvenor britainiarra. Kontzertuak izango dira maiatzaren29 eta 30ean Donostiako Kursaalean, ekainaren 2an Gasteizko Principal Antzokian, 3an Bilboko Euskalduna Jauregian eta, amaitzeko, ekainaren 4an Iruñeako Baluarten.

Benjamin Grosvenor, 21 urte eta ibilbide geldiezina. The Times britainiar egunkariak duela gutxi zera esan zuen honi buruz: "pianista erromantikoa, ia beste aro bati dagokiona... zuzen zuzenean musikaren arimara salto egiten duena" eta Grosvenorrek berak musika jendeari emozioak helarazteko duen gaitasuna azpimarratzen du. Berezko soinuak eta teknika zorrotzari esker, egungo pianistarik entzutetsuenen artean kokatu da. 19 urte zituela BBC Proms ospetsuen irekieran aritu zen BBC Symphony orkestrarekin batera eta 2012an itzuli zen, Londreseko Orkesta Filarmonikoa lagun eta Charles Dutoit zuzendari zela. Baina 11 urte besterik ez zituen 2004 urtean BBC Young Musician Competition delakoko piano finala irabazteak nazioarte mailan aupatu zuenean. Ordutik Londreseko Royal Albert Hall eta Barbican Center aretoetan, Singapurreko Victoria Hall eta New Yorkeko Carnegie Hallean eman ditu kontzertuak, besteak beste, V. Askenazy, S. Bychkov eta V. Jurowskyk zuzenduta. 2011 urtean Decca Classics disko etxearekin kontratu bat sinatu zuen. Londres eta New Yorkeko Orkestra filarmonikoekin, RAI Torino eta Tokyo Symphony orkestrekin lankidetzan aritu ostean, estatu mailan debut sinfonikoa du honakoa.

Dvoraken Zortzigarrena, denboraldiko azken partitura. Andrey Boreykok zuzenduta, Euskadiko Orkestrak A. Dvoraken 8. Sinfonia interpretatuz emango dio amaiera kontzertu denboraldiari. Egitarauari oharretan jasotzen denaren arabera, "musika argitsu eta baikorra da, batzuetan haurren gogo berotasuna islatzeraino ia", poztasunaren aldeko apostu garbia da, XIX. mendearen amaieran sinfonismoaren ezaugarri nagusienetako bat oinazea bazen ere.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig