Asteartea 03 Ekaina, 2014

Jun Märkl zuzendaria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Musika Aholkulari izendatu berri

Jun Märkl zuzendaria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Musika Aholkulari izendatu berri
Andrés Orozco-Estradaren aro emankorraren ondoren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jun Märkl orkestra zuzendaria Musika Aholkulari izango du 2014/2015 denboraldian. Alemaniar orkesta zuzendariak presentzia oso nabarmena izango du datorren kontzertu denboraldian eta zuzendari titularrak berariazkoak dituen betekizunak garatuko ditu.

Andrés Orozco-Estradaren aro emankorraren ondoren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jun Märkl orkestra zuzendaria Musika Aholkulari izango du 2014/2015 denboraldian. Alemaniar orkesta zuzendariak presentzia oso nabarmena izango du datorren kontzertu denboraldian eta zuzendari titularrak berariazkoak dituen betekizunak garatuko ditu. Märklek datozen hilabeteotan garatu beharreko musika ardatzen inguruan lanean jardun du eta kontzertuen prestakuntzan murgildurik dago jada.

Musika Aholkulari berriak lau bider zuzendu du Euskadiko Orkestra. 2012an zuzendu zuen estreinakoz, Biarritzen, Musique en Côte Basque jaialdiaren baitan. Ordutik, alemaniar maisuak Abonu Denboraldiko hiru programatan zuzendu du Orkestra, sakonki elkar ezagutu, ulertu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren proiektu berezia partekatzeko abagunea izan delarik. Orkestrak eta zuzendariak hasieratik aditu dute elkar eta musika-aro berri baten hasiera dakarren lan ildoa sortu da, non Jun Märklek errepertorio sinfoniko handian heldutasuna eta finkatzea eskaini ahalko dituen.

Bere ibilbideari dagokionez, Jun Märkl nazioarte mailan ibilbide oso luzea duen zuzendari ezaguna da, alemaniar zein frantziar errepertorioan eskarmentu handiduna. Erreferentziazko orkestra sinfonikoen zuzendari titularra izana da: Orchestre National de Lyon (2005-2011) eta MDR Sinfonierorchester Leipzig (2012.era arte). Halaber, Cleveland, Philadelphia, Txekiar Orkestra Filarmonikoa eta Municheko Orkestra Filarmonikoa ere zuzentzen ditu, besteak beste. Operaren alorrean ere biziki jarduten duen zuzendaria da Märkl, Viena, Berlin, Munich, Budapest eta Dresdengo estatu operen lankide delarik. Bere grabaketa ugarien artean aipagarrienak, Mahler eta Schumannen lanak bilduz egindakoak eta Debussyri eskainitako bederatzi bolumenek osatutako bilduma arrakastatsua. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Jun Märklek eta Orkestraren zuzendaritza nagusia uzten duen Iñigo Alberdik egoki deritzote zuzendaritza nagusi berriak kargu hartzeari egokitu eta ordura arte itxarotea harreman hau etorkizunera begira baieztatzeko. Musika aholkulari izendatu berri, Jun Märklek Orkestraren musika zuzendaritza osotuko du, Zuzendari Printzipal Gonbidatu izaten jarraituko duen Andrey Boreykorekin batera.

Jun Märklek Orkestraren Musika Aholkulari gisa egingo duen lehenbiziko agerraldia 2014/2015 denboraldi berriaren aurkezpen prentsaurrekoan izango da, datorren ekainaren 16an, 13:00etan, Orkestraren egoitzan. Aurkezpen honetan ariko dira Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteri eta Kirol sailburuordea, Iñigo Alberdi, Orkestraren zuzendari nagusia; eta oraindanik Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Musika Aholkulari Jun Märkl orkestra zuzendaria.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abendua

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
5. Matinéea: Bilboko Koral Elkartea
13 abendua, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 abendua, 2025 Osteguna, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua
19 Or
20 Lr
20 abendua, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 6. Matinéea: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
6. Matinéea: El sonido del silencio
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar
31 Az