"Metamorfosia": Euskadiko Orkestra hari-zazpikote batek Straussek gerraren aurka idatzitako auhena interpretatuko du

Otsailaren 13 larunbatean Kaleido taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako hari-septetoak Richard Straussen "Metamorfosia" lana berreskuratuko du, Miramongo Matinée berri bateko musikalan nagusi gisa. Ganbera-ziklo honetan ohi denez, larunbatean Euskadiko Orkestraren egoitzan entzungai izango dena ez da 1945ean sortutako partituraren bertsiorik ezagunena; Kaleidok 90. hamarkadan agertu zen hari-zazpikoterako bertsioa interpretatuko du. Egitaraua osotuz, Brahmsen 1. Hari sextetoa joko dute.
"Metamorfosia" Richard Straussek idatzi zuen bere ibilbide artistikoaren azken garaian. 1945 urtea da eta, poema sinfonikoa ez bada ere, musika-lanak edukin programatikoa du: gerrak Alemanian eragindako sarraskiarengatik ahuena da, Berlin edo Dresde bezalako hiriek jasandako bonbardaketek eragindako kalteeak gogora dakartzan elegia. Strauss Goethe irakurri eta inspirazio klasikora itzuli zeneko introspekzio-aroan zegoela idatzia, Metamorfosia hasunarketa filosofiko baten musikazko transkribapena da, giza-indarkeria gerraren sorburu denaren inguruko hausnarketarena, alegia. Kaleido taldeak Mirmaongo Matinéetan aurkezten duena urte batzuk beranduago ondu zuen Rudolf Leopoldek eta XX. mende bukaera aldera eman zen ezagutzera.
Kaleido taldeko kide dira Itziar Prieto eta Carlos Ocaña (biolinak) Natacha Dupuy-Scordamaglia eta Máximo Aroca (biolak), Juan Ignacio Emme eta Beatriz Linares (biolontxeloak) eta Aleksander Mikolajczyk (kontrabaxua).
Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza



