Larunbata 11 Ekaina, 2016

Euskadiko Orkestrak bere Abonu Denboraldia itxiko du, Juraj Valcuha zuzendaria eta Jennifer Koh biolinista artista gonbidatu direla

Datorren astelehenetik, hilaren 13tik, aurrera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 15/16 Abonu Denboraldiarari dagozkion azken kontzertuak emango ditu. Itxiera horretan, Orkestra nazioarteko orkestra nagusienei lotutako ibilbidea duen Juraj Valcuha eslobakiarrak zuzenduko du lehenbiziko aldiz. Horrekin batera, eszenatokia partekatuko du EOSekin Jennifer Koh biolinista estatubatuarrak. Abonu Denboraldian estreinakoz, Orkestrarekin, Koh-ek Leonard Bernsteinen Serenade biolinerako kontzertua interpretatuko du; lan hori sortu zuenean, konpositoreak eginak zituen jada klasiko bilakatutako opera, musikal zein filamatako soinu-bandak, horien artean, Candide, West Side Story eta Isiltasunaren legea.

Kontzertuak izango dira 13an eta 17an Donostiako Kursaal Auditoriumean, 14an Iruñeako Baluarten, 15ean Bilboko Euskalduna Jauregian eta 16an Gasteizako Principal Antzokian.

Juraj Valcuha Orchestra Sinfonica Nazionale della Rai Torino-ko zuzendari titularra da 2009tik. Podiumean 2005. urtean egin zuen debuta, Frantziako Orkestra Nagusiaren zuzendari. Ordutik, lehen mailako taldeak zuzendu ditu, hala nola New York, Berlin eta Municheko orkestra filarmonikoak, Orchestra di Santa Cecilia eta Vienako Orkestra Sinfonikoa. Eta gorengo bakarlariak izan ditu lankide, esaterako, Yo-Yo Ma edo Arcadi Volodos. Operaren arloan, Pucciniren Madama Butterfly eta Prokofieven Hiru laranjen maitasuna operen ekoizpenak zuzendu ditu zulogunetik, Florenciako Maggio Musicale delakoan. 16/17 denboraldirako bere konprmozuen artean, azpimarrgarria da Chicagoko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko duela lehenbiziko aldiz.

Jennifer Koh biolinista, grina eta musikaren inguruko jakin-nahia ezaugarri dituena, iradokitzaile zaizkion eta beretzat erronak diren lanak aukeratzu ari da bere bidea egiten. Bere errepertorioa aro guztiak bilduz, musika tradizionaletik garaikideraino doa, iraganak eta orainak osotasuna eratzen dutela sinesturik. Interpretatzen dituen obren arteko loturak aztertzen ditu, halaber. Horretarako, konpositore ezberdinen ahotsean artean antzekotasunak bilatzen ditu eta autore beraren piezen arteko harremanak arakatzen ditu. Jennifer Koh 2016 Urteko instrumentu Interprete izendatu du Musical America iparramerikar argitalpen ospetsuak. Sari horrek aintzat hartzen du musika klasikoarekiko hurbiltzerakoan begirada etokizuenan jarri izana, askotariko errepertorioa lantzea eta diziplina anitzekin lan kidetzan aritzea. 2015eko urrian, Minnesotako Orkestra Sinfonikoaren emandako kontzertuetan, Minneapolisen (EEBB) lelkarrekin izan ziren Juraj Valcuha eta Jennifer Koh.

Egitaraua. Serenade jotzeaz gain, Euskadiko Orkestrak Prokofieven 5. Sinfonia interpretatuko du; izan ere, Juraj Valcuha bereziki aditua da konpositore horren lanean. 1944an sortua, Bigarren Mundu Gerra pil-pilean zela, ukrainar musikariak sortutako zapi sinfonien artean diztiratsuena eta heroikoena da eta gehien interpretatzen direnen artean dago egun. Jakinarazten dizuegu, halaber, aurreikusitako Iñaki Estradaren "... laino argidun artean..." lana ez dela kontzertu hauetan interpretatuko.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
18 ekaina, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Giancarlo Guerrero Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Strauss
19 Az
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig