Ostirala 30 Iraila, 2016

Estreinaldia, oroitzapena eta ospakizuna: hiru argudio horiek hizpide ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 16/17 Abonu Denboraldiaren irekieran

Urriaren 3 astelehenean, bere titular Jun Märklek zuzenduta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 16/17 Abonu Denboraldia abiatuko du; ohiko lau hiriburuetan emango duen 35. Denboraldia izango da. Irekiera programak proposatzen ditu Orkestrak bere kideetako bati eskatutako obraren erabateko estreinaldia, Toshio Hosokawa japoniarraren lan bat eta Carl Orffen Carmina Burana ezaguna, azken horretan Orkestrarekin batera ariko dira Donostiako Orfeoia, Susanne Elmark sopranoa, Carlos Mena kontratenorra eta Peter Schöne baritonoa.

Kontzertuak. Urriaren 3an Gasteizen izango den kontzertuaren ondoren, Orkestra izango da 4an Iruñeako Baluarten, 5ean Bilboko Euskaldunan eta, amaitzeko, urriaren 7an eta 8an Donostiako Kursaalean.

ESTREINALDIA: bere historian lehenbiziko aldiz, Euskadiko Orkestrak bere kideetako bati eskatutako obra bat estreinatuko du. Fanfarria #3308 izango da Orkestrak denboraldi berrian interpretatuko duen lehenengo musikalana. Orkestrak Xabier Sarasari (Donostia, 1969) eskatutakoaren erabateko estreinaldia izango da; Xabier EOSko tronpajotzailea da duela 25 urte eta konpositorea ere bada. Metal eta perkusiorako idatzia, eta Coplanden Fanfare for the Common Man oinarri hartuta, Sarasak bere atril-lagunak aintzat hartuta konposatu du Fanfarria. Horrek izaera berezia ematen dio. Sortzailearen hitzetan, "jada ez dira soilik tronpa edo flautak; Mario, Salvador, Peter, Bruno, Oihana edo Carlos dira".

OROITZAPENA: Meditation. To the victims of Tsunami obrarekin omentzen ditu Toshio Hosokawak (Hiroshima, 1955) 2011ko martxoan Japoniako kostaldearen zati bat suntsitu zuen tsunamiak eragindako biktimak. Hosokawaren ekoizpen sinfonikoa lehenbiziko aldiz iritsiko da Euskadira. Japoniar musikagilea azken hamarkadatan sortutako konpositore gailenetakotzat hartzen da. Toru Takemitsu eta Isang Yunen ikasle, hirurogeita hamarreko azken urteotan sortutako lehenengo obrei esker jada Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko bidegurutzean ahots nahasezin gisa nabarmendu zen. Donostia 2016 eta EU-Japan Fest erakundearen laguntza duen interpretazio hori izango da Hosokawa Proiektuaren lehenbiziko mugarria; egitasmo hori osatzen duten gainerako jarduerak dira japoniarraren beste zenbait lan aurkeztea Abonu Denboraldian eta Naxos nazioarteko disko etxearekin grabatuko den monografikoa.

OSPAKIZUNA: Carmina Burana kantata eszenikoarekin iritsiko da. Carl Orffen partitura ezaguna interpretatzeko, eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia, Susanne Elmark danimarkar sopranoa, Carlos Mena gasteiztar kontratenorra eta Peter Schöne baritonoa. Orkestrak lagun izango duen bakarlari hirukoteak eskarmentu handia du XX. mendeko errepertorioan eta, Orfeoiak ongi ezaguntzen du obra hori; izan ere, 1960. urtetik dago bere errepertorioan eta ordutik ezin konta ahala alditan abestu du.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar