Asteazkena 21 Martxoa, 2018

Ravelen argitasunak Xostakovitxen iluntasunari emango dio bide larunbateko Matinéean

Miramongo matinéeak 2017/18: Chiaroscuro Laukotea
Miramongo matinéeak 2017/18: Chiaroscuro Laukotea

Chiaroscuro Laukoteak Argitik ilunera izeneko kontzertuan Maurice Ravelen eta Dmitri Xostakovitxen hari-laukote bana eskainiko du.

Miramongo Matinéeak larunbat honetan, martxoak 24, 11:00etan, itzuliko dira Chiaroscuro Laukotearen Argitik ilunera kontzertuarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diren Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Irene Echeveste (biolina), Juan Ignacio Emme (biolontxeloa) eta Antoni Kosc-ek (biolina) bi obra eskainiko dituzte matinéen denboraldiko hamabigarren hitzordu honetan: Maurice Ravelen Hari-laukotea eta Dmitri Xostakovitxen 8. Hari-laukotea.

Argitik ilunera kontrastez eta proposamen kontrajarriz osatutako kontzertua izango da. Batetik, Ravelek bere laukotean musika freskoa eskaintzen digu, kezkarik gabea, kolorez, sotiltasunez eta argiz betea. Bestetik, Xostakovitxek iluntasuna, min sakona, beldurra, izua eta intimitatea dakarzkigu.

Maurice Ravelek Hari-laukotea obra 1902/03an idatzi zuen eta bere irakasle Gabriel Fauréri eskaini zion. Artean 28 urte zituen eta bere ibilbide bikainaren hasieran baino ez zegoen. Obra honek kritika kontrajarriak jaso zituen; Fauré berak gogor kritikatu zuen, alderdi ahulenak azpimarratuz. Claude Debussyk, aldiz, argiz betetako musika hark liluratuta, zera esan zion gutun bidez Raveli: «Musikaren eta nire izenean, ezta okurritu ere zure laukotearen nota bakar bat aldatzea».

Dmitri Xostakovitxek 8. Hari-laukotea obra 1960an idatzi zuen, 54 urte zituela, eta faxismoaren eta gerraren biktimei eskaini zien. Aurrerago bere alaba Galinari aitortu zionez, egiaz bere obrari eta bizitzari omenaldi bat egin nahi izan zion, epitafio modura. Bi mundu-gerrak sufritu eta Stalinen diktaduran biziraun ostean, sistematik kanpo egindako borroka alde batera utzi eta alderdi komunistarekin bat egin zuen, ordurako akituta baitzegoen xantaiari aurre egiteaz. Aldarte ilun honi musikaren bidez eman zion erantzuna da zortzigarren laukote hau. Bere obra pertsonalenetako bat bezala ezagutzen da, eta bertan bere lanetako askoren aipu eta motiboak agertzen dira.

Sarrera solteak (7€) salgai daude sarrerak.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

IKUS-ENTZUNEZKO KONTZERTUA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

Goizean matinéean parte hartu ostean, Chiaroscuro Laukoteak arratsaldean, bi txandatan (18:00 eta 19:00), ikus-entzunezko kontzertua eskainiko du Eureka! Zientzia Museoan. Kontzertu honetan, Chiaroscurok Maurice Ravelen Hari-laukotea obra eskainiko du eta, aldi berean, Astronomy Photographer of the Year lehiaketa entzutetsuaren 2016ko edizioko argazki irabazleak proiektatuko dira. Guztia batera ikuskizun sentsorial atsegina izango da. Sarrerak (2€) salgai daude dagoeneko eurekamuseoa.es webgunean eta museoko leihatilan.

Informazio gehiago

Esku-programa
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron