Bazterketarik gabeko musika
Euskadiko Orkestra + FEVAS - Plena Inclusión Euskadi
2009. urtetik, aniztasun funtzionalaren testuingurura gerturatzeko lana garatzen dugu bien artean, musika gaitasun, ahalmen eta talentu ezberdineko pertsonetara gerturatuz soinu-sorkuntzako tailerren, kontzertuetara joateko aukeren edo proiektu ezberdinetan parte hartzeko aukeren bidez. Orkestrako musikari ezberdinek aktiboki parte hartzen dute, gaitasun ezberdineko pertsona horiek zuzeneko musikarekin gozatzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.
Soinu Mosaikoa, esperientzia berritzaile baten arrakasta
Orkestrak eta FEVAS elkarteak elkarrekin lanean eman dituzten urte ugarietan pilatutako eskarmentuan oinarritutako proiektu hau 2016. urtean gorpuztu zen Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartearen, BBVA Fundazioaren eta Plena Inclusion konfederazioaren ekimenez. “Soinu Mosaiko” ekimenaren bidez, Estatu-mailako 14 orkestra sinfonikok praktika aitzindari horrekin bat egin dute. Orkestrako zenbait musikarik FEVASko 19 kiderekin lan egin zuten. Urtebeteko lana izan zen, Jose Saramagoren ipuin batean oinarrituta Emilio Aragonek idatzi zuen “La flor más grande del mundo” lan sinfonikoaren inguruko soinu-sorkuntzako tailerretan. Gure emaitzak 2016/2017 kontzertu-denboraldiko programa batean aurkeztu ziren, 7.000 entzule baino gehiagoren aurrean.
Entsegu Irekiak
Kontzertu baten aurretiko unetan orkestrak nola lan egiten duen gertutik ikustea, zuzendarien ohartarazpen eta iruzkinak entzutea, musikari, zuzendari eta bakarlarien arteko harremanak eta kontzertuetan ikusten ez diren beste alderdi eta osagai asko ezagutzea ahalbidetzen duen ekimena.
Zure interesekoa izan daitekeelakoan...
Informazio gehiago jaso nahi duzu?
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

