Osteguna 28 Martxoa, 2019

Euskal Herriko Gazte Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Larunbat honetan, martxoak 30, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Miramongo Matinéeak 18/19 Denboraldiko hamabigarren hitzordura iritsiko dira Euskal Herriko Gazte Abesbatzaren ‘Lumen et umbra: Argitzalak. XX. eta XXI. mendeetako konpositoreak’ izeneko kontzertuarekin.

Musika eta kantuak sentimenduak adierazi eta azaleratzeko, baita irudi, paisaia eta hainbat egoera islatzeko ere, duten ahalmena oinarri hartuta eratu du Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Matinée honen programa. Argia eta itzala, bizitza eta heriotza, eguna eta gaua, negua eta uda… ideia kontrajarriak dira, baina elkarren arteko lotura estua dute. Hainbeste, non batak ez duen zentzurik bestea gabe. XX. eta XXI. mendeetako koru-musikak kontzeptu horiek guztiak nola uztartu eta adierazi dituen erakutsiko du Matinée honetan gazte-abesbatzak.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Euskal Herriko Gazte Abesbatza lurraldeko 40 ahots gazte onenetakoen aukeraketatik sortu zuen 2016 urtean. Abesbatzako kide izateko proba zorrotzak antolatzen dira.

Musikenen formazioa jasotako Esteban Urzelai eta Isabel Mantecón maisuek batera zuzentzen dute sortu zenetik. Kontzertuetarako programen prestaketa hainbat asteburu trinkotan garatzen da, eta horietan abeslari gazteen ahots-formazio indibiduala osatzeko ahots-teknikako irakasleen laguntza ere izaten dute.

Gazte-abesbatza honen helburuak honako hauek dira: euskal kultura gazteei hurbiltzea, hautatutako gazteok maila profesionaleko koru-abeslari gisa prestatzea eta gure kulturaren enbaxadore izatea Euskal Herrian eta gure mugetatik haratago maila altuko talde batekin.

Jada erreferentziazko eta kalitatezko koru gisa sendotu da Euskal Herriko Gazte Abesbatza. Esaterako, izugarrizko laudorioak jaso zituen koruak Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 50. edizioari amaiera eman zionean eta proiektu berriak garatzeko gonbidapen asko jaso ditu ordutik.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner