Osteguna 28 Martxoa, 2019

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ Château de Versaillesera eramango dute mundu-estreinaldirako

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ Château de Versaillesera eramango dute mundu-estreinaldirako

Produkzio berriaren estreinaldia martxoaren 29a eta 31 bitartean izango da Parisko metropoliko eszenatoki entzutetsuan, ‘Opéra Royal: les grands concerts de Versailles’ ziklo prestigiodunaren baitan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian aurre-estreinaldia izan ostean, Opéra Royal: les grands concerts de Versailles ziklo prestigiodunak Malandain Ballet Biarritz eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kolaborazio berri honen mundu-estreinaldia iragarri du martxoaren 29tik 31ra.

Hain zuzen, Luis Augusto delfinaren eta Maria Antonieta artxidukesaren arteko ezteiak ospatzeko 1770. urtean inauguratu zuten Versaillesko Errege Operako eszenatokian antzeztuko da lehen aldiz obra hau. Hirugarren aldia da Malandainek eta Orkestrak Parisko metropoliko hiri honetara batera bidaiatzen dutela. 2013an egin zuen Errauskinerekin eta 2015ean Ederra eta Piztiarekin.

Oraingoan, beste emakumezko pertsonaia baten historia bisitatu dugu: Marie-Antoinette. Thierry Malandainen koreografia du eta, horretarako, Joseph Haydnen lau lan hartu ditu musika-oinarri: 6, 7 eta 8. sinfonia goiztiarrak, ezizenez “Goiza”, “Eguerdia” eta “Arratsaldea” hurrenez hurren, baita 73. Sinfonia ere, “Ehiza” deitua. Ikuskizunak Mélanie Levy-Thiébaut orkestra-zuzendaria izango du maistratzat, errepertorio koreografiko eta zinematografikoko espezialista handia.

Euskadiko Orkestraren eta Frantziako 19 zentro koreografiko nazionaletako bat den Malandain Ballet Biarritzen arteko harreman estua artistikoki oso baliozkoa da. Elkarlan horrek osagarriak diren jarduerak garatzen dituzten kultur erakundeen artean sinergiak sortzeak duen garrantzia azpimarratzen du, sinergia hoiek gerora eszenatoki garrantzitsuenetan aurkeztuko diren maila goreneko sorkuntzen garapena ahalbidetzen baitute, gure kulturaren ordezkaritza onena bilakatuz.

 

 

Sinopsia

 

Bi erakundeek elkarlanean prestatutako obra honek Marie-Antoinetteren historia kontatzen du. Erresumako maitagarri gaiztotzat eta bere gaitz guztien erruduntzat jo zuten, bere hilotza eskorga baten barruan, burua hankartean zeramala, eraman aurretik. Bere axolagabekeriagatik, Erregina izateko interes faltagatik, Trianonengatik, bere maitale, limurtze edo diamanteengatik, panfleto eta karikaturetan zabaldutako Gortearen sona galtzeengatik, Iraultzarengatik eta isuritako odolak aurrerapena ekarriko zuen sinesmenarengatik ez balitz, Maria Antonietak bizitza sotil bat izango zuen eta ez zen torturatua hilko. Zer gertatu zen, baina, herri guztiak maite zuen erregina bat jendearen estimua galdu eta gorrotatua hil zedin? Zer gertatu zen monarkiaren ikur zenak bere amaiera azkartzen lagun zezan? Ezinezkoa da galdera konplexu horiei ballet batekin erantzutea. Horrenbestez, Maria Antonietaren bizitza osoa antzezteko ezintasun materialak bultzatuta, balletaren narrazioa eta testuingurua Versaillesera mugatzea erabaki dugu.

 

 

Protagonistak

 

Thierry Malandain

 

80tik gora koreografia egin dituela, dantzaren errepertorio koherentea osatzen jarraitzen du Malandain Ballet Biarritzen zuzendari eta koreografo Thierry Malandainek, Balletari estuki lotua, non gorputz dantzaria, bere indarra, birtuosismo, gizatasun eta sentsualitatea lehenesten dituen.

 

Malandain Ballet Biarritz

 

Malandain Ballet Biarritzen ezaugarri nagusia, aldiz, honako hau: taldea osatzen duten hogeita bi dantzarien espezializazioa teknika klasikoa bada ere beren espresioa garaikidea dela, Thierry Malandainen koreografien bitartez. Malandain Ballet Biarritz ikusle gehien dituzten Europako konpainien artean dago egun: 100.000 ikusle hartzen ditu urteko eta 100 bat ikuskizun eskaintzen ditu, horietako herena atzerrian delarik.

 

Mélanie Levy-Thiébaut

 

Mélanie Levy-Thiébautek (Casablanca, 1964) musika-ibilbide zabal eta oparoa du, eta errepertorio koreografiko eta zinematografikoan espezialista da. Levy-Thiébautek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du lehenago ere. 2017ko urrian izan zen, hain zuzen, Babilonia berria (1929) Kosintseven filmari zuzeneko musika jarri zietenean.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al