Asteartea 21 Maiatza, 2019

Pablo Ferrández biolontxelojole entzutetsua izango da protagonista hurrengo kontzertu-programan

Pablo Ferrández biolontxelojole entzutetsua izango da protagonista hurrengo kontzertu-programan

Dvoraken ‘Biolontxelorako kontzertua’-rekin, bere espezialitate den obra batekin, Pablo Ferrándezek debuta egingo du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldian, hain justu Los Angeleseko Filarmonikoarekin eta Gustavo Dudamelekin estreinatzeko gutxi falta zaion honetan. Robert Treviñoren batutapean, kontzertu-programa Elgarren ‘2. Sinfonia’-rekin osatuko da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 18/19 Denboraldiaren amaierara iristen ari da, eta bere azken aurreko kontzertu-programarekin dator oraingoan, ‘Heriotza jauregian’ izenekoa. Kontzertuak ohiko hiriburuetan izango dira: ostegunean, maiatzak 23, Bilboko Euskalduna Jauregian; ostiralean, maiatzak 24, eta astelehenean, maiatzak 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, maiatzak 28, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta ostegunean, maiatzak 30, Gasteizko Principal Antzokian. Guztiak 20:00etan izango dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular Robert Treviñok zuzenduko duen kontzertu-programa honetan protagonista argia Pablo Ferrández izango da, nazioarteko ibilbide oso azkarra izaten ari den biolontxelojolea. Hiru urte zituela hasi zen biolontxeloa jotzen eta hamahirurekin Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan sartu zen. Nazioarteko figura bezala finkatua, Ferrándezek sona handiko orkestrekin kolaboratu du, tartean Londreseko Filarmonikoarekin eta Israelgoarekin, eta uztail honetan Los Angeleseko Filarmonikoarekin eta Gustavo Dudamelekin egingo du debuta. Bere talentua hainbat sariren bidez aintzatetsi dute; bereziki gertukoa zaigu 2016an jaso zuen “Urteko artista gaztea” kategoriako ICMA saria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzak antolatutako banaketa-galan.

Zalantzarik gabe une honetako biolontxelojole bilatuenetako bat dena Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldian haren erakusgarrietako batekin estreinatuko da: Antonin Dvoraken Biolontxelorako kontzertua, pasioz jositako partitura bat, Mundu Berriko Sinfoniaren justu ondoren konposatua.

Dvoraken obraren ostean, eta ordurako Ferrández ondoan izan gabe, Robert Treviñok Orkestraren buru jarraituko du Edward Elgarren 2. Sinfoniari heltzeko. Konpositore ingelesak segurtatu zuenez, “nire arima utzi dut hor idatzita”. Ordubete irauten duen mihise-lana da, Erdialdeko Europako musikaren trinkotasuna erakusten duena, baina nortasun ingeles batez argi eta garbi.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

 

 

Kontzertuak eta programa

 

-Maiatzak 23 (20:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo.
-Maiatzak 24 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Maiatzak 27 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Maiatzak 28 (20:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña.
-Maiatzak 30 (20:00): Principal Antzokia, Gasteiz.

 

Antonin Dvorak
Biolontxelorako kontzertua [40’]

Edward Elgar
2. Sinfonia [53’]

 

Robert Treviño, zuzendaria
Pablo Ferrández, biolontxelojolea
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or