Asteazkena 05 Ekaina, 2019

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak edertasun handiko musika errusiarrarekin agurtuko du Denboraldia

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak edertasun handiko musika errusiarrarekin agurtuko du Denboraldia

Ikasturteko azken programan, Rakhmaninoven espezialista den interprete errusiar Alexei Volodinek haren ‘Pianorako 3. Kontzertua’-ri egingo dio aurre, piano-errepertorioko obra zailenetako bati, alegia. Robert Treviño titularrak zuzenduko dituen kontzertu hauek Txaikovskiren ‘5. Sinfonia’ gogoangarriarekin amaituko dira. 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 18/19 Denboraldiaren amaierara iritsi berri da bere azken kontzertu-programarekin, ‘Porrota ala garaipena’ izenekoa. Kontzertuak ohiko hiriburuetan izango dira: ostegun eta ostiralean, ekainak 6 eta 7, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, ekainak 10, Bilboko Euskalduna Jauregian; asteartean, ekainak 11, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta ostegunean, ekainak 13, Gasteizko Principal Antzokian. Guztiak 20:00etan izango dira.

Robert Treviñok errusiar musikaren aldeko hautua egin du Denboraldia ixteko, Rakhmaninov eta Txaikovskirekin, eta Alexei Volodin pianojoleari egin dio gonbita abentura honetan bidelagun izateko. Alexei Volodin Errusiako piano-eskolako eragin handieneko irakasleetako baten ikaslea izan zen Moskun –Elisso Virssaladze-rena, alegia–, eta 2003an ospea bereganatu zuen, Zuricheko Géza Anda lehiaketa irabazita. Ordutik, Errusiako errepertorioko gaur egungo espezialista handienetako bat izatearen sona erdietsi du, bereziki, besteak beste, Prokofiev eta Rakhmaninov autoreei dagokienez. 2013an bere diskorik txalotuenetako bat izan zena Rakhmaninoven pianorako musikari eskaini zion.

Rakhmaninoven espezialista handia dela erakutsiz, Volodinek piano-errepertorioko obra konplexuenetako bati egingo dio aurre kontzertuaren lehen zatian: konpositore errusiarraren Pianorako 3. kontzertuari. Rakhmaninovek, pianista bikaina bera, kontzertua bere buruarentzat idatzi zuen, eta Volodinek egundoko teknika eta erresistentzia fisiko handia izan beharko ditu, ia ez baitio jotzeari utziko berrogei minutuz.

Kontzertuaren bigarren erdirako Treviñok Txaikovskiren 5. Sinfonia hautatu du, XIX. mende amaierako sinfonia original eta gogoangarrienetako bat. Hura sortzea gogorra izan zen, eta hainbeste non errusiarrak adierazi ere egin zuen “nire sorgortutako burmuinetik zukutu egin behar” zuela. Haren barruan, Txaikovskik forma sinfoniko handia eta literatura-programa ezkutu bat uztartu zituen eta, tentsio horretatik, baita eslaviar folkloretik eta baleteko lengoaiatik ere, gaur egungo sinfonia eder eta ezagunenetako bat sortu zuen.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

18/19 Denboraldiaren amaiera, 19/20aren ‘zain’. Kontzertu-programa honekin Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Abonu Denboraldia amaitutzat joko du. Ekainaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, orkestra nagusi elkartu bezala, BBVA Fundazioaren Jakintzaren Mugak Sarien kontzertua eskainiko du. 19/20 Abonu Denboraldia uda ostean hasiko da ‘Zain’ izeneko programa batekin. Publikoa ezezagunean barrenako bidaia batean eramango du, ia guztiz ezkutukoa izango den eta kontzertuaren egunera arte ezagutaraziko ez den programa batekin. Horren aurretik, Orkestrak Musika Hamabostaldiaren edizio berri batean parte hartuko du, baita Soriako Musika Jaialdian eta Zinemaldian ere, besteak beste.

 

 

Kontzertuak eta programa

 

-Ekainak 6 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Ekainak 7 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Ekainak 10 (20:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo.
-Ekainak 11 (20:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña.
-Ekainak 13 (20:00): Principal Antzokia, Gasteiz.

 

Sergei Rakhmaninov
Pianorako 3. kontzertua [39’]

Piotr Ilyich Txaikovski
5. Sinfonia [44’]

Robert Treviño, zuzendaria
Alexei Volodin, pianojolea
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron