Osteguna 06 Abuztua, 2020

Semyon Bychkovek, Juanjo Menak eta Robert Treviñok zuzenduko dute Euskadiko Orkestra abuztuan

Semyon Bychkovek, Juanjo Menak eta Robert Treviñok zuzenduko dute Euskadiko Orkestra abuztuan

Orkestrak parte-hartze hirukoitza izango du Musika Hamabostaldian (8, 15 eta 19), Santanderko Jaialdian (11) eta Euskalduna Jauregian Bilboko Aste Nagusian (22).

Semyon Bychkov izango da abuztuan Euskadiko Orkestraren gidaritza hartuko duen lehen orkestra zuzendaria.
 

 

Euskadiko Orkestra izan zen maiatzaren erdialdean berriro ekin zion Estatuko lehen orkestra. ETBren bidez zortzi kontzertu eskaini zituen, kultur jardueraren susperraldia argi eta garbi erakusteko. Orain, abuztuko maila handiko hilabetearekin eta bost kontzerturekin jarraitzen du, udan Euskadin eta Santanderren egingo diren hitzordu garrantzitsuenetan.

Hilaren 8an, orkestra lehena izango da Kursaal Auditorioko agertokira igotzen Musika Hamabostaldiaren edizio honetan, Beethovenen kontzertu monografikoa eskaintzeko, Semyon Bychkov orkestra-zuzendari ospetsuaren aginduetara. Robert Treviño orkestraren titularrak hartuko du lekukoa Xabier Anduaga tenore donostiarraren debuta aurkezteko, hilaren 15ean. Abeslari gazteak Rossini, Donizetti, Lara, eta Sorozabalen eta obrak interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrarekin. Eta bukatzeko, Juanjo Menak zuzenduko du orkestraren hirugarren kontzertua, eta oraingo honetan Asier Polo txelojole bilbotarrarekin bakarlari gonbidatu gisa.  Talde bikaina Haydn eta Beethoveni aurre egiteko.

Hiru kontzertu horiez gain, orkestrak Semyon Bychkovekin batera musika klasikoko jaialdi ospetsu eta beteranoetako batean hartuko du parte, Santanderrekoa, hain zuzen ere.

Hurrengo hitzordua hilaren 22an izango da Euskalduna Jauregian, Bilboko Aste Nagusian. Robert Treviñok erronka sinfonikotzat jotzen den lan bat zuzenduko du, Berliozen Fantastikoa. Kontzertu honetarako sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunean eta leihatilan eros daitezke.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or