Osteguna 03 Abendua, 2020

Mefisto Laukoteak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Miramongo Matinéeek aurrera jarraitzen dute 20/21 Denboraldiko bosgarren hitzorduarekin, kasu honetan Mefisto Laukoteak eskainiko duena, ‘Laukote sutsua’ izenburupean, larunbat honetan, abenduak 5, 11:00etan, Miramongo egoitzan. Euskadiko Orkestrako musikariek osatzen dute laukote hau: Laura Balboa (biolina), Virgile Demillac (biolina), Yann Seyrac (biola) eta Jon Larraz (biolontxeloa).

Mefisto laukoteak bi maisulan aurkeztuko ditu Matinée honetan, garai eta estiloari dagokionez oso desberdinak direnak, baina komun dutena muturreko sentimendu biziak erakustea.

1915 eta 1917 artean idatzia eta 1918an estreinatua, Bela Bartoken 2. Kuartetoa Bizarrurdinen gaztelua operaren eta Mandarin miragarria balletaren garaikidea da. Konpositore hungariarrak lehenengo kuartetoa baino zortzi urte geroago aurkeztu zuen bigarren hau, eta bere estiloaren bilakaera argia antzematen da bertan. Badirudi Lehen Mundu Gerrak inpotentzia-sentimendua piztu ziola artista bakezale honi garai hartan nagusi zen indarkeriaren aurrean. Kuarteto honek hiru mugimendu ditu. Horietako bi, obraren irekiera- eta itxiera-mugimenduak, motelak dira: lehenak zalantzazko girora garamatza galderazko fraseatzeen bidez, eta hirugarrenak harritu egiten gaitu bere harmonia deprimitzaile eta desmoralizatzaileekin. Aldiz, bigarren mugimendua oso azkarra da, batzuetan gupidagabea, ia histerikoa bere amaieran.

Ludwig Van Beethovenek, bere aldetik, bere 18. opusa osatzen duten sei hari-kuartetoak 1798 eta 1800 artean idatzi zituen, 30 urte bete baino lehen, eta guztiek, itxuraz, estilo klasikoa erakusten dute. Matinée honetan interpretatuko den 6. Kuartetoko lehen mugimendua tonu komikoko tema batekin hasten da, bigarren tema dotoreago batean bihurtzen da eta tonu kezkagarriagoarekin amaitzen da. Bigarren mugimendua arduragabe hasten da, baina partiturak aurrera egin ahala desagertzen doa tonu hori. Eta ustekabeko azentu korapilatsuekin datorren hirugarren mugimenduaren (scherzoaren) ondoren, beharbada opus 18 kuarteto-bilduma osoaren orririk liluragarriena izango dena dator: 'Malinconia' izeneko azken mugimenduaren sarrera gisa balio duen pasarte geldoa.

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or