Orkestra

Ohar fiskala

Dohaintza ematearen abantaila fiskalak
Lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak egiteko foru-aldundiek hiru lurralde historikoetan ezarritako abantaila fiskalei buruzko informazioa emango dizugu:
 

Dohaintza-emaileak pertsona fisikoak badira:

  • Gipuzkoako eta Arabako pertsona fisikoek, zuzeneko zenbatespeneko araudiko jarduerarik egiten ez badute, zergak arindu ahal izango dituzte errenta-aitorpenaren kuota osotik: lehentasunezko jarduerei zuzendutako zenbatekoaren % 30. Dena den, kenkari horren oinarria ezingo da izan errentaren oinarri likidagarriaren % 30 baino handiagoa.
  • Bizkaiako pertsona fisikoek, zuzeneko zenbatespeneko araudiko jarduerarik egiten ez badute, zergak arindu ahal izango dituzte errenta-aitorpenaren kuota osotik: lehentasunezko jarduerei zuzendutako zenbatekoaren % 45. Dena den, kenkari horren oinarria ezingo da izan errentaren oinarri likidagarriaren % 35 baino handiagoa.
 

Dohaintza-emaileak jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten pertsona juridiko edo fisikoak badira:

  • Gipuzkoako eta Arabako erakunde edo pertsona juridikoek lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak Sozietateen gaineko Zergan gastu kengarritzat jo ahal izango dituzte, eta, gainera, dohaintza horiei dagokien Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 18ko kenkaria eskatzeko eskubidea izango dute (kuotaren gehieneko kenkaria % 35a dela).
  • Gipuzkoako eta Arabako pertsona fisikoek lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak Sozietateen gaineko Zergan gastu kengarritzat jo ahal izango dituzte, eta, gainera, dohaintza horiei dagokien PFEZaren kuota osoan % 18ko kenkaria eskatzeko eskubidea izango dute (kuotaren gehieneko kenkaria % 30a dela).
  • Bizkaiko erakunde edo pertsona juridikoek lehentasunezko jarduerei zuzendutako dohaintzak Sozietateen gaineko Zergan gastu kengarritzat jo ahal izango dituzte, eta, gainera, dohaintza horiei dagokien Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 45eko kenkaria eskatzeko eskubidea izango dute (kuotaren gehieneko kenkaria % 35a dela).
Horrez gain, Bizkaian, lehentasunezko jarduerak sustatzeko publizitatean eta iragarkietan gastatutako doako zerbitzu-prestazioen kasuan, zerga-administrazioari eskaera eginez gero, kenkariaren oinarria gastu osoa edota lehentasunezko jardueren publizitatean egindako inbertsio osoa izango da. Kontrakoa gertatuz gero, kenkariaren oinarria gastuaren edo inbertsioaren % 25 izango da.
 

Araudi aplikagarria:

  • Gipuzkoa: 3/2004 FORU ARAUA, apirilaren 7koa, irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2004-04-19.
  • Araba: 16/2004 FORU ARAUA, uztailaren 12koa, irabazi asmorik gabeko Arabako entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa. Arabako Aldizkari Ofiziala 2004-07-21.
  • Bizkaia: 4/2019 FORU ARAUA, martxoaren 20koa, irabazi asmorik gabeko Bizkaiko entitateen zerga-erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzkoa. Bizkaiako Aldizkari Ofiziala 2019-04-04.
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or