Osteguna 11 Otsaila, 2021

Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa larunbateko Miramongo Matinéean

Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa larunbateko Miramongo Matinéean

Roda Hirukoteak Beethovenen eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu, instrumentu-formazio honentzat erreferenteak direnak, Denboraldiko bederatzigarren Matinéean, larunbat honetan, otsailak 13, 11:00etan, Miramonen.

Miramongo Matinéeek 20/21 Denboraldiaren erdialdea atzean utzi dute dagoeneko eta bederatzigarren hitzorduarekin datoz, kasu honetan Roda Hirukoteak eskainiko duena, ‘Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa’ izenburupean, larunbat honetan, otsailak 13, 11:00etan, Miramongo egoitzan. Taldeko hiru musikarietako bi Euskadiko Orkestrako kideak dira: Gabriel Mesado (biolontxeloa) eta Luis Cámara (klarinetea). Rinaldo Zhok pianojoleak osatuko du taldea.

Miramongo Matinée honetan klarinete, biolontxelo eta pianorako idatzitako obren artean garrantzitsuenetakoak diren bi entzun ahal izango dira.

Alde batetik, Ludwig Van Beethovenek Klarinete, biolontxelo eta pianorako trioa 1797an konposatu zuen eta Vienan argitaratu zen urtebete geroago. Ganbera-musikaren esparruko bere lehen konposizioetako bat izan zen, eta berrikuntza bezala, formazioan haize-instrumentu bat sartu zuen, garai hartan batere ohikoa ez zen arren. Si bemol maiorrean idatzia dago, ziur aski klarineteari pasarte azkarrak errazteko, artean instrumentu hau mekanikoki oso gutxi garatua baitzegoen.

Bestalde, ia ehun urte geroago, 1891n, Johannes Brahmsek Matinée honetan entzungo den Klarinetedun trioa konposatu zuen. Musikagileak klarineteari eskaini zizkion lau lanetatik lehena da. Brahmsek konposatzeari uztea pentsatu zuen 1890 urtean, baina 1891n Meiningeneko gorteko klarinetejole handi Richard Mühlfeld ezagutu zuen, eta musika idazten jarraitzeko grina piztu zion hark instrumentua zein ondo menderatzen zuen ikusteak. Topaketa horren ondorioz, trio hau konposatu zuen, baita hari-laukote eta klarineterako kinteto bat eta klarinete eta pianorako bi sonata ere. Horiek izango ziren, hain zuzen, bera bizi zela publikatu ziren azken obrak.

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h. Bertan behera
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Bertan behera
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al