Sarrerak salgai Brahms Jaialdirako

Euskadiko Orkestrak 21-22 Denboraldia inauguratuko duen 'Brahms Fest' kontzertu-programako sarreren salmenta aktibatu berri du. Irailaren 27an hasiko da, Iruñean, eta hamar hitzordu izango ditu guztira, gainerako ohiko hiriburuak ere gehituta: Donostia, Gasteiz eta Bilbo.
Robert Treviñok zuzendutako lehen programa honek Johannes Brahmsen obren maratoi bat proposatzen du: bere lau sinfoniak, biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bi kontzertuak.
Euskadiko Orkestrak erronka berriekin datorkion Denboraldiari ekiteko prestatu duen 'Brahms Fest' jaialdirako sarrera solteen salmenta dagoeneko abian dago, irailaren 27an Iruñean hasiko dena eta ondoren Donostian, Gasteizen eta Bilbon jarraituko duena.
Robert Treviñok zuzenduko duen hamar kontzertuko musika-festa handi honetan Johannes Brahmsen gaurkotasuna eta eragina defendatuko ditu. Bere lau sinfoniekin batera, XIX. mendeko musika monumentu garrantzitsuenetakotzat hartzen direnak, Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bi kontzertuak ere jorratuko ditu orkestrak, bakarlari garrantzitsuak ondoan dituela: Dmitri Makhtin biolinista, Alexey Stadler biolontxelojolea eta Tom Borrow pianojolea.
Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera
Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 eta 35 euro artean, euskadikoorkestra.eus webgunean, eta baita auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan ere. Hiri guztietako hitzorduak batuta, orkestrak lau programa ezberdin eskainiko ditu guztira, eta nahi duten ikusleek kontzertu-maratoi oso bat egin ahal izango dute.
1. Programa | 2. Programa | 3. Programa | 4. Programa |
Biolin eta biolontxelorako kontzertua 1. Sinfonia | Biolin eta biolontxelorako kontzertua 2. Sinfonia | Pianorako 2. kontzertua 3. Sinfonia | Pianorako 3. kontzertua 4. Sinfonia |
- Irailak 27 (19:30): Baluarte, Iruña. 1. Programa
- Irailak 28 (19:30): Kursaal, Donostia. 1. Programa
- Irailak 29 (19:30): Kursaal, Donostia. 2. Programa
- Irailak 30 (19:30): Principal, Gasteiz. 2. Programa
- Urriak 2 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 2. Programa
- Urriak 5 (19:30): Principal, Gasteiz. 3. Programa
- Urriak 6 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 3. Programa
- Urriak 8 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
- Urriak 11 (19:30): Baluarte, Iruña. 4. Programa
- Urriak 13 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
Tarifa bereziak eta Azken ordu gaztea
Gure orkestrako abonatuei, ikasleei, 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei, langabetuei eta beste kolektibo batzuei (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziak aplikatuko zaizkie sarrerak erostean.
Horrez gain, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan, beti ere eserlekuak libre badaude.
Noiz jarriko dira 21-22 Denboraldiko gainontzeko programen sarrerak salgai?
Covid-19 pandemiaren aurkako neurrien arabera, 21/22 Denboraldiko sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai. Informazio eguneratua euskadikoorkestra.eus webgunean.
Informazio gehiago
Kontzertuaren fitxa eta sarreren salmentaKontzertuak eta Sarrerak Maiatza

