10. Matinéea: Barrococó
G.A. Bertoli
Zazpigarren sonata fagot barroko eta kontinuorako [6']
A. Jiranek
Sonata trioa bi biolin eta kontinuorako [12']
G.P. Telemann
Sonata trioa biolin, fagot eta kontinuorako [6']
C.G. Postel
Sonata trioa bi biolin eta baxu kontinuorako [10']
A. Vivaldi
Fagot, hari-orkestra eta kontinuorako kontzertua [11']
Informazioa
Miramongo Matinéeen aurreko hitzorduetan, Barrococok fagota grabearen eta baxu jarraituaren itzaletik irteten den errepertorioa deskubritu digu, protagonismoa hartzeko eta pixkanaka instrumentu bakarlari batean bihurtzeko. Matinée honek argumentu-ildo honi jarraituz kapitulu berri bat proposatzen du, oraingoan Bertoli, Jiranek, Telemann, Postel eta Vivaldiren obrekin.
Kontzertua Errenazimendu garaiko sonata labur batekin hasiko da, Bertoliren Sonata Settima-rekin, non fagotaren birtuosismoa bereziki nabarmentzen den. Bertan fagot barrokoaren soinu gozoaz gozatu ahal izango da, fagot modernoaren arbaso zuzenaz, alegia. Fagot barrokoa dultzianaren eboluzioa izan zen, garai hartan obra honetarako erabiliko zen haize-zurezko instrumentuarena.
Ondoren, hiru ganbera-lan etorriko dira, non fagotak instrumentu bakarlari-lanak egiten dituen, Anton Jiranek, Georg Philipp Telemann eta Christian Gottlieb Postelek idatziak. Lehena, konpositore eta biolinista txekiarra, Vivaldiren ikaslea izan zen. Bigarrena, Telemann alemaniarra, instrumentu anitzen interpretea izan zen eta bere ganbera-lanak instrumentuaren arabera egokitzen dira. Hirugarrena, Gottlieb poloniarra, hiru hauen artean gutxien ezagutzen dena da, baina bi biolinentzako sonata eder hau du bere errepertorioan.
Kontzertua Antonio Vivaldiren fagoterako kontzertu ugarietako batekin amaituko da, 35.arekin. Konpositore italiar ospetsuak fagoterako kontzertu izugarri pila idatzi zituen, 39 zehazki, guztiak kalitate bikainekoak. Beste instrumentu batentzat bakarrik idatzi zituen obra gehiago Vivaldik: biolinarentzat. Zoritxarrez, ez dago iturri historikorik fagoterako kontzertuak norentzat idatzi zituen zehazteko, baina seguru xamarra da interprete bertutetsu batentzat idatzi zituela.
Artistak

Anne-Marie Harmat
Biolina

Itziar Prieto
Biolina

Arkaitz Martínez
Biola

Jon Larraz
Biolontxeloa

Anne Charlotte Lacroix
Fagota

Charo Indart
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza


