Astelehena 04 Urria, 2021

Euskadiko Orkestrak Tom Borrow pianojolea hartuko du 'Brahms Fest'-en baitan

Euskadiko Orkestrak Tom Borrow pianojolea hartuko du 'Brahms Fest'-en baitan

Dmitri Makhtin biolinjolearekin eta Alexey Stadler biolontxelojolearekin batera ohiko lau hiriburuetan bost kontzertu eman ostean, Euskadiko Orkestrak beste hainbeste kontzertu eskainiko ditu urriaren 5etik 13ra, Johannes Brahms konpositore alemaniar ospetsuari eskainita, oraingoan Tom Borrowrekin batera, 21 urterekin nazioartean garrantzi handia hartu duen pianojole gaztea.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Irailaren 27an ekin zion Euskadiko Orkestrak Iruñean 'Brahms Fest' programari, Johannes Brahms musikagile alemaniar handiari eskainitako jaiari. Ordutik, Euskadiko Orkestra maratoi hau osatzen duten hamar kontzertuetako lehen bostetan, Robert Treviñoren gidaritzapean, Dmitri Makhtin biolinista eta Alexey Stadler biolontxelojolea izan ditu lagun Brahmsen Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitzaren interpretazioan. Orkestrak bere 1. eta 2. sinfoniak ere interpretatu ditu hitzordu hauetan.

Jaialdiaren erdialdera iritsita, Euskadiko Orkestrak 'Brahms Fest' jaialdiaren bigarren kontzertu-blokeari ekingo dio orain, eta Tom Borrow pianojole israeldarra hartuko du lehen aldiz, Pianorako 1. eta 2. kontzertuak interpretatzeaz arduratuko dena. Kontzertu horietan, orkestrak Brahmsen sinfonien integrala biribilduko du, Hirugarren eta Laugarrenarekin.

21 urterekin, Borrow (Tel Aviv, 2000) pianoaren nazioarteko bakarlari handien artean lekua egiten ari da. International Piano argitalpen ospetsuaren arabera, Borrow 'hurrengo urteetan jarraitu beharrekoa den pertsona baten definizio perfektua da'. Borrow bere jatorrizko herrialdeko orkestra handiekin estreinatu da, eta dagoeneko nazioarteko beste orkestra ospetsu batzuekin kolaboratzen ere ari da. Hurrengo konpromisoak Royal Philharmonic Orchestra, Londresko Filarmonika, Txekiar Filarmonika eta New Jersey eta Sao Pauloko Sinfonikoak hartzen ditu barne.

 

 

Bost kontzertu 'Brahms Fest'-en bigarren zatian

 

3. programa

4. programa

Pianorako 2. Kontzertua

3. Sinfonia

Pianorako 1. Kontzertua

4. Sinfonia

  • Urriak 5 (19:30): Principal, Gasteiz. 3. Programa
  • Urriak 6 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 3. Programa
  • Urriak 8 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
  • Urriak 11 (19:30): Baluarte, Iruña. 4. Programa
  • Urriak 13 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa

 

 

Johannes Brahms, XIX. mendeko ezinbesteko konpositorea

 

Brahms adeitsua, gustu xume eta sentimendu handiko gizona zen, burges txiki onbera, eta Beethoven, Berlioz edota Liszt gaztearen muturreko pasioekin alderatuta, bizitzaren aurrean jarrera erabat ezberdina zuen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko musika-obra bikainenetako batzuk sortu zituen. Nabarmentzekoak dira bere lau sinfoniak, ezinbestekoak munduko orkestra guztietan.

Brahmsen musika hautatu zuen Robert Treviñok titular gisa gure orkestran egin zuen lehenengo kontzertuan, eta Brahms oraindik ere indarrean dagoela erakutsiko du Brahms Fest jaialdi honetan. Nazioartean sona handi duten hiru solista gonbidatu ditu abagune honetarako: Dmitri Makhtin biolinjolea, Alexey Stadler biolontxelojolea eta Tom Borrow pianojolea.

Brahms Fest-en programari buruzko informazio gehiago hemen.

 

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 eta 35 euro artean, euskadikoorkestra.eus webgunean, eta baita auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan ere.

Gure orkestrako abonatuei, ikasleei, 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei, langabetuei eta beste kolektibo batzuei (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziak aplikatuko zaizkie sarrerak erostean. Horrez gain, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan, beti ere eserlekuak libre badaude.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo