Asteartea 11 Urtarrila, 2022

Gramophonek ‘Hileko orkestra’ bezala nabarmendu du Euskadiko Orkestra

Gramophonek ‘Hileko orkestra’ bezala nabarmendu du Euskadiko Orkestra

Musika klasikoko aldizkari ospetsuak Euskadiko Orkestra nabarmendu du urtarrileko alean orain arte Estatuko beste ezein orkestrak jaso ez duen aintzatespena emanez.

Ravel eta Americascapes albumek jasotako kritika bikainen ondoren, Euskadiko Orkestra ‘Hileko orkestra’ bezala nabarmendu dute Gramophone musika klasikoko aldizkari ospetsuaren 2022ko urtarrileko edizioan. Andrew Mellorrek honako hau dio aipamen horretan: "Euskadiko Orkestra kalitatezko kontzertuak eskaintzeko baino zerbait gehiagorako existitzen da”, herrialde-orkestra gisa euskal kulturaren hedapen eta sustapenean jokatzen duen rolari erreferentzia eginez, eta gaineratu du: "Edozein dela ere bere DNA musikala, talde moderno eta moldakorra da". Horrela, Euskadiko Orkestra aintzatespen hau lortu duen Espainiako lehen taldea da.

Argitalpenak Euskadiko Orkestrak bere lurralde zabalean kontzertu ugari eskaintzeko egiten duen ahalegina nabarmentzen du, baita bertan duen publiko leiala eta euskal musikaren erregistro eta hedapenean egiten duen lana ere. Horrez gain, azpimarratzen du Euskadiko Orkestra izan zela “Europako lehenengo orkestretako bat pandemian eszenatokietara itzultzeko irtenbideak bilatzen”.

‘Hileko orkestra’-ren errekonozimendu hau, gainera, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin grabatutako bi disko arrakastatsuren argitalpenaren testuinguruan ulertu behar da. Lehenengoa Ravel izan zen, sona handiko argitalpenetan aipamen ugari lortu zituena: ‘Eguneko diskoa’ Radio France Musique-n; ‘Kritikaren hautaketa’ Record Geijutsu aldizkari japoniarrean; ‘Hileko grabazioa’ Australiako arte-aldizkari nagusi Limelight-en; ‘Asteko grabazioa’ Australiako ABC Classic irratian; eta ‘Musika klasikoko disko berri onenen’ artean jarri zuen Apple Music-ek. Azken asteotan Americascapes-ekin antzeko aintzatespen-uholdea iritsi da. Bereziki ezagunak ez diren konpositore estatubatuarren obrekin Robert Treviñok osatutako errepertorioa biltzen duen disko honek izendapen ugari izan ditu: ‘Editorearen hautaketa’ eta ‘Bereziki gomendatutako diskoa’ Gramophone-n; ‘Urteko grabazioa’ Presto Music-en; ‘Editorearen hautaketa’ Limelight-en; eta bost izar eman dizkio Classics-ek. The New Yorker-ek ‘bikain’-tzat jo du; eta MusicWeb International-ek aitortu du ‘2021eko musika klasikoko CD onenetako eta berezienetako bat’ dela.

Euskadiko Orkestraren zuzendari titular Robert Treviñoren hitzetan: "Gramophone-n editorearen hautaketa gisa izendatua izatea ohore handia da, eta orkestrak talde gisa errekonozimendua jasotzea zoragarria da benetan. Ordezkatzen duen nazioarentzat garrantzi handia duen orkestra da hau eta nik, gertutik ezagutzen dudanez, baieztatu dezaket nire musika-familian bihurtu dela pertsona-talde zoragarri hau. Azken bi album horiek gure arteko harreman bikain hori bere adierazpen gorenean erakutsi dute. Americascapes-ekin, estatubatuar gisa, orkestrari nire lurraldeko musika garrantzitsua eskaini nahi izan diot, zoritxarrez oso ezaguna ez dena. Eta orkestrak aukera eman dit Ravel, talde honen odolean dagoen konpositorea, hurbilagotik ezagutzeko. Poztasun osoz iragarri nahi dizuet, gainera, lehen disko arrakastatsu baten ondoren, Ravelen orkestra-lanen bigarren bilduma bat osatzeko grabazio-saioak egin ditugula eta orkestra eta ni lan hau publikoarekin partekatzeko irrikan gaudela".

Bestalde, Oriol Roch Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak honako hau adierazi du: "Espainiako orkestrei ez zaie erraza egiten nazioarteko arreta lortzea eta, beraz, ez dugu arinki hartzen Gramophone eta beste hedabide batzuen aintzatespen zoragarri hauen ohorea. Inspirazio eta erabakitasun handiagoa izatera bultzatzen gaitu, baita horrelako garai zailetan ere, eta Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatzera bultzatzen gaitu, ahal dugun ondoen musika ona interpretatuz".

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
10 azaroa, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Donostia / San Sebastián
Schmidt / Say
11 Ar
11 azaroa, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Vitoria/Gasteiz
Schmidt / Say
12 Az
12 azaroa, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Pamplona/Iruña
Schmidt / Say
13 Og
13 azaroa, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Donostia / San Sebastián
Schmidt / Say
14 Or
14 azaroa, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Bilbao/Bilbo
Schmidt / Say
15 Lr
15 azaroa, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: BOSEO Percussion Group Donostia / San Sebastián
3. Matinéea: BOSEO Percussion Group
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
24 azaroa, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Vitoria/Gasteiz
Sorozabal / Mahler
25 Ar
25 azaroa, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
26 Az
26 azaroa, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
27 Og
27 azaroa, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
28 Or
28 azaroa, 2025 Ostirala, 19:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
28 azaroa, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
29 Lr
29 azaroa, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: Miguel Ituarte Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: Miguel Ituarte
29 azaroa, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
30 Ig
30 azaroa, 2025 Igandea, 11:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler