Osteguna 16 Abendua, 2021

2021, uzta diskografiko bikaineko urtea Euskadiko Orkestrarentzat

'Americascapes' (Ondine), 'Ravel' (Ondine), 'Gutizia' (Orpheus Classical) eta 'Kalakan+Euskadiko Orkestra' (Elkar).
'Americascapes' (Ondine), 'Ravel' (Ondine), 'Gutizia' (Orpheus Classical) eta 'Kalakan+Euskadiko Orkestra' (Elkar).

Euskadiko Orkestrak lau titulu berriren ekarpena egin du aurten bere bilduma diskografiko zabalera: Maurice Ravelen orkestra-obren album bat; oso ezagunak ez baina garrantzizkoak diren estatubatuar egileen obren hautaketa bat ‘Americascapes’ izenburupean; Kalakan hirukotearekin batera grabatutako euskal tradizioko obren disko bat; eta ‘Gutizia’, protagonismoa txistuari ematen dion diskoa, Garikoitz Mendizabalen eskutik.

Disko hauek guztiak salgai daude establezimendu komertzial eta plataforma digital ohikoetan.

Lau hamarkada inguruko ibilbide oparoaren ondoren, 70 disko baino gehiagok osatzen dute Euskadiko Orkestraren disko propioen fonoteka, eta zabaldu eta aberastu besterik ez da egiten ari azken bolada honetan. Atzean uztear gauden 2021 honetan lau titulu berri gehitu zaizkio grabazio diskografikoen bilduma handi honi: Ravel, Americascapes, Kalakan+Euskadiko Orkestra eta Gutizia.

 

 

‘Ravel’ eta ‘Americascapes’, lehen grabazioak Robert Treviño titularrarekin

 

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviño zuzendari titularrak kontratu bat sinatu zuten duela bi urte Finlandiako Ondine Records diskoetxearekin eta, horren bidez, datozen urteetan hainbat disko grabatzea adostu zuten. Akordio garrantzitsu honen lehen emaitza aurten etorri da bi disko oso ezberdinen argitalpenarekin: Ravel eta Americascapes.

Alde batetik, urtearen lehen zatian Ravel argitaratu zen, Ziburun jaiotako konpositorearen obren bilduma bat. Euskadiko Orkestrak bere bezala aldarrikatzen du mundu osoan ezaguna den musikagilea. Hau da Treviñok Ravel grabatzen duen lehen aldia, ez ordea orkestrak, bere fonoteka zabalean 2000 urtean orduko titular Gilbert Vargarekin eta Joaquin Achucarrorekin grabatutako Ravelen beste monografiko bat baitauka. Grabazio hark Ravelen pianorako bi kontzertuak erregistratu zituen pianista bilbotarraren eskutik eta baita Alborada del gracioso lana ere, zeina oraingo grabazioan berreskuratu den La Valse, Boléro, Rapsodie Espagnole, Pavane pour une infante défunte eta Une barque sur l'océanekin batera.

 

Bestalde, bigarren grabaziorako, Americascapes, Robert Treviñok eta Euskadiko Orkestrak ospe handiko musika idatzi zuten baina ‘arrakasta’ handirik izan ez zuten lau konpositore estatubatuarren aldeko apustua egin dute: Charles Martin Loeffler, Henry Cowell, Carl Ruggles eta Howard Hanson. Horietatik gutxi ezagutzen diren lanak hautatu dira, zirkuitu handietatik urruntzen den errepertorio batean. Urriaren hasieran argitaratu zen album honek kritika bikainak jaso ditu mundu osoko argitalpen espezializatuen aldetik. Horietako batzuk nabarmentzearren, joan den astean musika klasikoko diskoak saltzen dituen nazioarteko atari garrantzitsuenetako batek, Presto Music-ek, 2021eko musika klasikoko hamar disko onenen zerrendara eraman zuen Americascapes; eta Gramophone eta Limelight aldizkari garrantzitsuek aipamen bereziak egin dituzte berriki.

 

 

Euskal tradizioa protagonista ‘Kalakan+Euskadiko Orkestra’ eta ‘Gutizia’-n

 

Euskadiko Orkestrak aurten publikatu dituen beste bi diskoetan euskal tradizioko errepertorioa berreskuratzean jarri du indarra.

Batetik, orkestra Kalakanekin aliatu da euskal tradizioko obrak biltzeko eta esparru sinfonikora eramateko, Jagoba Astiazaranen orkestrazio-lanari esker, Elkar diskoetxepean urrian argitaratutako disko honetan. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren. Gainera, disko hau kontzertu-bira batean aurkeztu zen euskal geografia osoan barrena urri eta azaroan.

 

Bestetik, hasiera batean bide ezberdinetatik doazen bi munduk bat egin dute une batean eta Gutizia eman dute emaitza gisa. Delicatessen moduko lan honek modu naturalean uztartu ditu euskal kulturan hain sustraituta dagoen instrumentu bat, txistua, eta orkestra sinfoniko bat. Horretan jardun dira lanean Garikoitz Mendizabal eta Euskadiko Orkestra, txistu eta orkestrarako idatzitako obra-sorta baten grabazioa egiten eta ondorengo hedapena prestatzen. Grabazioak guztira bederatzi obra hartu ditu barne, batzuk berriki idatziak eta besteak bertsio berri gisa aurkeztuak. Jatorri ezberdinetako musikagileek idatzitako lanak diren heinean, musika-bilduma hau bidaia bat da bere horretan. Lan hauetako gehienek honako hau estreinaldia izan dute, eta historia eta motibazio ezberdinak dituzte.

 

 

Orkestra aste honetan ere grabatzen ari da

 

Goian aipatutako lau diskoak argitaratu ondoren, orkestraren jarduera diskografikoak ez du etenik. Aste honetan bertan, musikariak Robert Treviñoren agindupean jarri dira, Maurice Ravelen orkestra-lanen bigarren disko bat grabatzeko. Lan hori ere Ondine Records diskoetxepean argitaratuko da, 2022an zehar. Grabazio berri honetan, Shéhérazade, Menuet Antique, Valses nobles et sentimentales, Ma mère l’oye eta Frontispice lanak bilduko dira.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or