Miramongo Matinéeak

13. Matinéea: Vorágine

E. Dohnanyi
Sextetoa [30']

A. Dvorak
2. Pianodun kintetoa [38']

Data eta Lekua

05Apirila, 2025Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

11 €

Informazioa

Sextetoa Ernst von Dohnanyiren lan berantiarra da. 1935ean konposatu zuen, Dohnanyik nazioarteko izen handiko konpositore eta pianojole gisa ospea ezarrita zuen garaian. Lehen hiru mugimenduek erromantizismo eta erromantizismo-oste germaniarraren ezaugarri tipikoak dituzte, eta Gustav Mahler edo Felix Mendelssohnen estiloa gogorarazten dute. Baina kontrastea laugarren eta azken mugimenduarekin sortzen da, non Dohnanyik entzulea harritu egiten duen klarinetean eta pianoan interpretatutako ragtime batekin. Mugimendu honen umorezko estiloak jazzaren erreferentzia argiak ditu —1930eko hamarkadan oso modan zegoen generoa—, eta aurreko mugimenduetako elementu erromantikoei kontrapuntu dibertigarria eskaintzen die.

Bestalde, Antonin Dvoraken 2. Pianodun Kintetoa konpositore txekiarraren sorkuntza-une gorena islatzen duen obra da. Dvorakek nazioartean aintzatespen handia lortua zuen obra hau idatzi zuenerako, 1887an. Bere herrialdeko musika folklorikoaren elementuak estilo klasikoko ganbera-konposizioetan integratzeko Dvorakek zuen gaitasunaren lekuko da kinteto hau. Konpositoreak Txekiako dantza eta melodia folklorikoak erabili zituen lan honetan, hala nola dumka eta furiant-a, kolorez eta emozioz aberatsa den soinu-paisaiari bizia emateko. Gainera, bohemiar musikaren eragin nabarmena erakusten du, melodia lirikoekin eta energia erritmiko dardaratiarekin.


Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.


Artistak

Xabier de Felipe

Xabier de Felipe

Biolina

Itziar Prieto

Itziar Prieto

Biolina

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Biola

Pascale Michaud

Pascale Michaud

Biolontxeloa

Sara Zufiaurre

Sara Zufiaurre

Klarinetea

Marianne Tauzin

Marianne Tauzin

Tronpa

Amaia Zipitria

Amaia Zipitria

Pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron