Osteguna 08 Maiatza, 2025

‘Logelan logale’, 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat elkartuko duen kantata

‘Logelan logale’, 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat elkartuko duen kantata

Urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren, Euskadiko Orkestrak bere lehen haur kantata estreinatuko du euskaraz, Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan.

Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, ‘Logelan logale’ maiatzaren 13an eta 14an estreinatuko da Kursaalen, Kursaal Eszenaren lankidetzarekin, eta maiatzaren 15ean Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Emanaldi guztiak 12:00etan izango dira, eskola-orduetan.

Kantata bat sortzea musika-ekitaldi garrantzitsua da, eragile asko biltzen dituena eta giza mobilizazio handia eskatzen duena. Euskadiko Orkestrarekin batera, Logelan logalen 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat arituko da. Abesbatzak, alde batetik, lau abesbatza pilotu izango ditu (Easo Gazte, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza, Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza eta Pasaia Txiki Abesbatza) eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 22 ikastetxetako ikasle-talde. Horiek guztiek Eva Ugalderen abesbatza-koordinazioa eta -zuzendaritza izan dute, eta ikastetxe parte-hartzaileetako irakasleek eta Amaia Zipitria pianojoleak osatu dute formakuntza-lantaldea.

Logelan logalek, gainera, Maria Goiricelayak diseinatutako proposamen eszeniko bat izango du. Juanjo Oconek zuzenduko du orkestra eta Kepa Errasti abeslari eta aktorea izango da protagonista ipuinaren narratiban, protagonistak lorik egin ezin duen gau fantasiatsu batean gertatzen dena. Euskadiko Orkestrak lagunduko dio eszenatokian, baita haur abesbatza handiak ere eszenatokiak zein besaulki-patioan.

 

 

Mikel Cañadak koordinatzen duen Euskadiko Orkestraren Musika Gelatik sortu zen ekimena, Europako ARTIS+. Artea, gizarteratzeko proiektuaren parte da eta gure lurralde ikastetxeetan kantu korala bultzatzeko helburua du. Kantata honek Euskadi kantuaren bidez egituratzeko balioko du, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren lankidetzari esker.

Logelan logale Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan aurkeztuko da, honako erakundeen lankidetzarekin: Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Gasteizko Udala, Kursaal Eszena eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea.

 

 

Proiektuaren parte-hartzaileak

 

  • Euskadiko Orkestra
  • Juanjo Ocón, zuzendaria
  • María Goiricelaya, eszena-zuzendaria
  • Kepa Errasti, abeslaria eta aktorea
  • Jagoba Astiazaran, jatorrizko musika
  • Leire Bilbao, libretoa
  • Abesbatza pilotuak: Easo Gazte, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza, Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza, Pasaia Txiki Abesbatza
  • Ikastetxe parte-hartzaileak: Aitxuri Herri Eskola (Zegama), Alegiako Eskola, Anoetako Herri Ikastola, Antoniano Ikastetxea (Zarautz), Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI (Irun), Egape Ikastola HLHI (Urnieta), Eguzkitza HLHI (Irun), Haztegi Ikastola (Legazpi), Imaz Bertsolaria HLHI (Altzo), Intxaurrondo Hegoa HLH (Donostia), Intxaurrondo Hegoa HLHI (Donostia), Intxaurrondo Ikastola (Donostia), Laskorain Ikastola (Tolosa), Mary Ward Ikastetxea (Donostia), San Andres HLHI (Ormaiztegi), San Benito Ikastola (Lazkao), San Martin HLHI (Errezil), Txalburu HLHI (Abaltzisketa), CEIP Luis Elejalde – Rogelia de Álvaro HLHI (Gasteiz), Errekabarri HLHI (Gasteiz), San Viator Ikastetxea (Gasteiz).
  • Eva Ugalde, abesbatza-zuzendaria
  • Amaia Zipitria, pianista

 

 

Eskola Kontzertuak

 

Kontzertuak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude.

  • Maiatzak 13 (12:00): Kursaal Auditoriuma (Donostia)
  • Maiatzak 14 (12:00): Kursaal Auditoriuma (Donostia)
  • Maiatzak 15 (12:00): Jesus Guridi Kontserbatorioa (Gasteiz)
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
24 maiatza, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Diego Martin Etxebarria Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo