Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
M. Ravel
Nire ama antzara
I. Basoko loti ederraren Pavana
II. Erpurutxo
III. Itsusia, Pagodetako enperatriza
IV. Ederraren eta Piztiaren arteko elkarrizketak
V. Maitagarrien lorategia
Data eta Lekua
-(e)tik gora
5 €Informazioa
Maurice Ravelek Ma mère l’oye lana lagun batzuen seme-alabentzat idatzi zuen. Haurrentzako bost pieza azpitituluarekin, lan hau Charles Perrault idazlearen ipuinetan oinarritzen da. Elementu horietatik abiatuta, gure proposamenak hitzen ordez irudiak jarriko ditu zuzeneko musika duen itzal-antzerki batean, eta haur bakoitzaren esku utziko du kontakizunak norbere iruditerian berreraikitzeko lana. Haize-boskote batek emango dio bizia lan eder honi.
Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako kontzertuak, otsailaren 10, 11, 12, 13, 17, 18 eta 19an Miramonen, saio bikoitzean (9:45 eta 11:15). Musika Familian kontzertuak ere antolatu dira Gasteiz eta Donostian.
Babesleak: Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala (Hezkuntza).
.jpg)
Kontzertu hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.
Artistak

Oihana Kontxeso
Flauta

Óscar Diago
Oboea

Luis Cámara
Klarinetea

François Proud
Fagota

Marianne Tauzin
Tronpa

Mikel Cañada
Ideia

Marta Bocos
Itzal-antzerkia, gidoia eta gida didaktikoa
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Urria





