Berriak
Asteazkena 12 Martxoa, 2025

Herritarren abesbatza bat Kursaaleko eta Euskaldunako eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko hurrengo kontzertu-programan

Zozketa bidez aukeratutako 120 lagunek bi hilabetez entseatu dute Miramonen, Verdiren ‘Va, pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’, eta Sorozabalen ‘Maite’ interpretatzeko Euskadiko Orkestrarekin batera.

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren emaitza aurkeztu ondoren, orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’, Christoph Sietzen bakarlariarekin, eta Brahmsen ‘2. Sinfonia’ eskainiko ditu.

Kontzertuak martxoaren 13an eta 17an izango dira Donostian, eta martxoaren 15ean Bilbon. Sarrerak 10 eta 40 euro artean daude salgai.

Asteazkena 26 Otsaila, 2025

Pascual Aldave musikagile nafarra gogora ekarriko du Euskadiko Orkestrak Iruñeko hurrengo kontzertuan

Euskadiko Orkestrak, Iruñeko Orfeoiak eta Juan Laboreria baritonoak Lesakako konpositorearen obra katedralaren, ‘Akelarre’-ren, ‘3. eta 4. euskal rapsodiak’ interpretatuko dituzte otsailaren 28an Baluarten. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Asteazkena 26 Otsaila, 2025

Martxoaren 22ra atzeratu da larunbat honetarako aurreikusita zegoen Miramongo Matinéea

Ensemble Éclatantek ‘Ametsak eta sekretuak’ izeneko kontzertuari eutsi dio data berri honetan, Schubert eta Ravelen lanekin.

Osteguna 20 Otsaila, 2025

H.E.C. laukotea izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestraren hari-sekzioko hiru musikariz eta pianojole batez osatutako taldeak Saint-Saëns eta Bonisen obra bana interpretatuko du larunbat honetan, otsailak 22, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Osteguna 13 Otsaila, 2025

2.300 ikaslek ‘Ilargiari kantari’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen

Gipuzkoako 20 udalerritako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak Miramonetik igaroko dira otsailaren 12tik 20ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen hau ikustera.

Ikuskizuna familiei irekiko zaie larunbatean, otsailak 15, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen. Sarrerak bukatuta.

Asteartea 11 Otsaila, 2025

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren entseguek erdibidea egin dute

Bihar, asteazkena, herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako bosgarrena izango da. Egindako lanaren emaitza martxoaren 13tik 17ra bitartean ikus ahal izango da Kursaal eta Euskaldunako eszenatokietan, Euskadiko Orkestraren ondoan.

Adin eta erregistro askotako 120 ahotsak ekimenaren errepertorioa osatzen duten Verdiren ‘Va Pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’ eta Sorozabalen ‘Maite’ partiturak ikasten ari dira.