
Barrococok fagotari emango dio protagonismoa azken Miramongo Matinéean
‘Mozart frantsesaren’, ‘Vivaldi txekiarraren’ eta Vivaldi originalaren obrekin, Barrococok Miramongo Matinéeen zikloaren 18/19 Denboraldi arrakastatsuari amaiera emango dio larunbat honetan, ekainak 8, 11:00etan, Orkestraren Miramongo egoitzan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak edertasun handiko musika errusiarrarekin agurtuko du Denboraldia
Ikasturteko azken programan, Rakhmaninoven espezialista den interprete errusiar Alexei Volodinek haren ‘Pianorako 3. Kontzertua’-ri egingo dio aurre, piano-errepertorioko obra zailenetako bati, alegia. Robert Treviño titularrak zuzenduko dituen kontzertu hauek Txaikovskiren ‘5. Sinfonia’ gogoangarriarekin amaituko dira.

Dúo Ferrándezek eskainiko du Denboraldiko azken-aurreko Miramongo Matinéea
Pablo Ferrández (biolontxeloa) eta Sara Ferrándezek (biola) Bachen obrez osatutako errepertorioa interpretatuko dute maiatzaren 25ean 11:00etan Miramongo Auditoriumean izango den kontzertuan.

Pablo Ferrández biolontxelojole entzutetsua izango da protagonista hurrengo kontzertu-programan
Dvoraken ‘Biolontxelorako kontzertua’-rekin, bere espezialitate den obra batekin, Pablo Ferrándezek debuta egingo du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldian, hain justu Los Angeleseko Filarmonikoarekin eta Gustavo Dudamelekin estreinatzeko gutxi falta zaion honetan. Robert Treviñoren batutapean, kontzertu-programa Elgarren ‘2. Sinfonia’-rekin osatuko da.

Robert Treviño, irakasle-lanetan Musikenen
Orkestra-Zuzendaritzako zazpi ikaslek, sei gizon eta emakumezko bat, Pedro José Rodríguez Larrañaga pianoan lagun zutela, “luxuzko” klasea izan dute gaur goizean.

Xostakovitx eta Dvorak, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonistak
Dumka boskoteak sobietar eta bohemiar autoreen obrak eskainiko ditu ‘Hirukotetik boskotera’ izeneko kontzertuan. Maiatzaren 11n izango da, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.