Ostirala 02 Abendua, 2011

Aurkeztu da Euskal Konpositoreen Bildumaren baitan Pdero Sanjuáni eskainitako diskoa

Aurkeztu da Euskal Konpositoreen Bildumaren baitan Pdero Sanjuáni eskainitako diskoa
Claves disko etxeak argaitaratutako Bildumaren hamalaugarren zenbaki hau Andrés Orozco-Estrada Orkestraren titularrak zuzendu du.

Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan aurkeztu da Euskal Konpositoreen Bildumaren barnean Pedro Sanjuáni eskainitako diska. Komunikabideen aurrean mintzatu dira Orkestraren zuzendari nagusia, Iñigo Alberdi, zuzendari titularra, Andrés Orozco-Estrada eta Bildumaren babesle MONDRAGON Korporazioko Marketing zuzendari Javier Marcos. Gainera, aurkezpenerako Pedro Sanjuánen iloba Pilar Sanjuánek espreski New Yorketik igorritako oharra bat igorri du.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Euskal Konpositoreen Bildumaren balio handia bestela ezagutzeke edo fonografikoki erregistratu gabe geratuko zatekeen hondare sinfoniko aberatsa bildu izana da. Beren bizitzaren gorabeherak direla eta ia ezezagunak diren euskal konpositoreen ekoizpena ostrazismotik atera eta hauek gure herriko musikako izen klasikoekin berdinkidetasunean izatea Orkestrak 1997tik Bilduma honen garapenerako egindako esfortzuaren emaitza da. Horren eredu da orain aurkezten dugun hamalaugarren zenbakia.

"Urruneko oihartzunak" da Jorge de Persia kritiko eta ikertzaileak diskarekin batera doan liburuxkan Pedro Sanjuáni buruz egiten duen azalpen biografikoari eman dion izenburua. Izan ere, diska honek guregana Atlantikoaren beste aldetik heldu diren donostiar interprete, orkestra zuzendari eta konpositore donostiar honen lanaren oihartzunen erregistroa izan nahi du. Donostian 1886an jaioa eta Pariseko Schola Cantorum delakoan ikasle izana, Pedro Sanjuán Kuba eta Estatu Batuetan bizi izan zen bere bizitzaren zati handi bat. Estatu Batuetan hil zen 1976an.

Orkestraren titular Andrés Orozco-Estrada izan da album honen musika zuzendaria. Aurretik, 2005ean Cristian Mandeal Bildumaren baitan Aita Madinari eskainitako zenbakian zuzendari aritu zen eta 2001ean Gilbert Vargak Maurice Raveli eskainitako monografikoa zuzendu zuen, hau ere CLAVES disko etxeak argitaratua. Gauzak honela, grabaketak epe honetan zuzendari titularrek Orkestrarekin batera egindako lanaren testigantza iraunkor bilakatu dira.

Pedro Sanjuánen izena jada egun Euskal Konpositoreen Bildumaren katalogoa osatzen duten izenen artean dugu, Valentín de Zubiaurre, Beltrán Pagola, Luis de Pablo, Juan Crisóstomo de Arriaga, Aita Madina, Tomás Garbizu, Aita Donostia, Pablo Sorozábal, Francisco Escudero, Andrés Isasi, Jesús Arámbarri, José Mª Usandizaga eta Jesús Guridirekin batera.

1997an abian jarri zen Bilduma, bere osotasunean CLAVES disko etxeak argitaratutakoa, 2012an amaituko da Carmelo Bernaola bizkaitar konpositoreari eskainiko zaion diskarekin. Hamabosgarren zenbaki hau Juanjo Menak zuzenduko du. Zuzendari gasteiztarra Bernaolaren beraren dizipulu izan zen eta egun BBCren Orkestra Filarmonikoaren zuzendari titularra da.

Informazio gehiago

Jeitsi prentsa-txostena
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron