Osteguna 02 Ekaina, 2016

“Barrokotik gure garaira”: Kaabestri taldeak ganbera-musika hizpide fagot, biolontxelo eta kontrabaxua laudatzeko

Ekainaren 4an, larunbatean, ganbera-musika izango da Miramongo Matinéetan nagusi. Klasikoenetik hasi eta XX. mendeak utzitako formetarainoko ibilbidea egingo du Kaabestri taldeak. Xedea izango da fagota, biolontxeloa eta kontrabaxua instrumentu bakarlari legez aldarrikatzea. Hortaz, eskuarki orkestra sinfonikoaren baitan betetzen duten paperaren oso bestelakoa den modu batean arukeztuko dituzte: beti bigarren mailako lekuan aritzen diren instrumentuok erabateko protagonista bihurturik entzuteko aukera izango da. Modu horretan hobeto hautemango da horietako bakoitzaren tinbrea.

Egitaraua. Kaabestri taldeko kideek barrokoko, klasizismoko eta XX. mendeko partiturak hautatu dituzte. Horietan uztartuko dira ganbera-musika hutsena, hari-kuarteto klasikoaren eskutik; barrokorik birtuosoena, biolontxelo zein kontrabaxuak osatutako duoarekin; edo gerra-garaian (1942) sortutako XX. mendeko molde berriak, fagotak joko dituenak, hari-boskoteak lagunduta.

Kaabestri Euskadiko Orkestra Sinfonikoko lau kidek bestelako errepertorioak jorratzeko zuten interesetik sortu zen. Jatorrizko kideak dira Igor Torre eta Óscar López, biolinak;; Arkaitz Martínez, biola; eta Jon Larraz, biolontxeloa. Askotariko proiektuetan esku hartzen dute; esaterako, soinu-banden grabaketak, haurrentzako ikuskizunak, BBK Live jaialdia eta abar. Horretarako, musikaren beharren arabera moldatzen dute taldearen organikoa eta musikari ugari dituzte lankide. Oraingoan, François Proud (fagota) eta Victor Bogdanov izango dituzte lagun. Biak ala biak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al