Asteazkena 13 Apirila, 2011

Branford Marsalis saxofoijotzailea eta Andry Boreyko Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldian

Branford Marsalis saxofoijotzailea eta Andry Boreyko Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldian
Apirilaren 14 osteguna eta 15 ostiralean Donostiako Kursaal Auditorioan eta larunbatean, hilak 16, Bilboko Euskalduna Jauregian izango diren kontzertuetan.

Orkestraren Abonu-Denboraldian bakarlari gailen bat hartuko du berean aste honetan: Branford Marsalis saxofoijotzailea. EOSen zuzendari printzipal gonbidatu Andrey Boreykoren zuzendaritzapean, Glazunov-en Saxofoi eta orkestrarako kontzertua eta Schulhoff-en Jazz concerto interpretatuko ditu. Marsalis eta Boreyko-k tandem interesgarria osatzen dute eta biek joan zen otsailean Lincoln Center-ean New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin eskainitako kontzertuek izandako arrakastaren ondoren datoz Euskadira. Oraingoan Euskadiko Orkestrarekin partekatuko dute orduan interpretatutako egitaraua bera, apirilaren 14 osteguna eta 15 ostiralean Donostiako Kursaal Auditorioan eta larunbatean, hilak 16, Bilboko Euskalduna Jauregian izango diren kontzertuetan. Marsalis eta Boreykok partekatuko duten bosgarren proiektua izango da honako hau.

Branford Marsalis, 1960an New Orleansen jaioa, hoaldeko hiri honetako musikari-sendi nagusienetako baten kide da, Ellis aita, pianojotzaile eta hezitzailea, eta Wynton, Ellis III, Delfeayo eta Jason anaiekin batera. Hiru Grammy sariren irabazle, Branford Marsalisek musikaren eremu ezberdinak landu ditu bere ibilbidean zehar. Jazz interpretatzaile gisa, Miles Davis, Dizzy Gillespie, Herbie Hancock edo Sonny Rollinsen mailako izenekin aritu da lankidetzan. Marsalis aspalditik ezaguna da Euskadiko jazz jaialdietan. 1980an Donostiako Jazzaldian estreinakoz aritu zenetik beste lau alditan izan da jaialdi honetan eta 1999 eta 2004 urteetan Gasteizko Jazz Jaialdian aritu zen bere Laukotearekin batera.

Marsalis lehenbiziko aldiz etorriko da Estatura orkestra sinfoniko batekin bakarlari gisa aritzeko. Azken urteotan arrakasta nabarmena merezi izan du alor honetan eta, bere espiritu berriztatzaile eta musikaren ikuspegi zabalagatik ezaguna, munduko club ezagunenetako eszenatokietan bezain eroso sentitzen da kontzertu-areto nagusienetan. Bakarlari gisa Chicago, Detroit edo Düsseldorfeko orkestrekin aritu da eta bere errepertorioak Copland, Debussy, Glazunov, Ibert, Mahler, Milhaud, Rorem eta Vaughan Williamsen lanak biltzen ditu egun.

Andrey Boreyko maisua, Euskadiko Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatua izango da Marsalisek Orkestrarekin batera eskainiko dituen estreinako kontzertuak zuzenduko dituena. New Yorkeko Lincoln Center-ean eskainitako kontzertuen harira izandako elkarrizketa batean, zera zioen Marsalisek Boreyko maisuari buruz: "entzulegoak interpretazio erabat emozionala espero dezakela uste dut; Andrey-ek modu oso natural eta gizatiarrean egiten eta entzuten du musika".

Kontzertu-programa honen egitaraua Dvoráken Lau Dantza Eslaviar, Alexander Glazunov-en Saxofoi eta orkestrarako kontzertua, Erwin Schulhoffen Jazz concerto eta, amaitzeko, Ravelen La Valse obrek osatzen dute.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar