Igandea 10 Apirila, 2011

Euskadiko Orkestraren estreinaldia Arcachoneko badian

Euskadiko Orkestraren estreinaldia Arcachoneko badian
Aurreko eguneko egitarau berarekin, Michal Nesterowicz maisuak berriz ere eslabiar folklorearen funtsa erakutsi zuen beste ordu terdiz.

Arcachoneko badia famatutik metro gutxitara zabaldu zen 2006an Olympia Antzokia. Mila ikuslerentzat tokia duen areto honek hiriko kultur-bizitza guztia biltzen du eta Bordeleko Orkestrako kutdeatzaile berriek "Arcachon culture" delakoaren pean berau sustatzea dute helburu. Bere jarduera nagusia itsasora zuzentzen duen hiri batetan ulergarria gertatzen da kontzertua 20:45etan hastea. Beraz, Orkestra Arcachonen jada gaua zenean igo zen eszenatokira, Akitanian emandako bigarren kontzertua eskaintzeko.

Aurreko eguneko egitarau berarekin, Michal Nesterowicz maisuak berriz ere eslabiar folklorearen funtsa erakutsi zuen beste ordu terdiz. Antzokiaren akustika gogorra gertatu zen, baina Orkestrak, askotariko eszenatokietan aritzera ohiturik, lan eraginkorra burutu zuen. Luis Esnaola biolinjotzailearekin Pablo Sarasate gogoratu genuen beste behin eta Dvoráken Laugarren Sinfoniarekin txekiar musikagilearen "garai eslabiarrera" itzuli ginen. Maisuaren aginduei jarraiki, Orkestrak aurreko egunean bezala itxi zuen kontzertua, sinfoniaren hirugarren mugimenduko azken kadentziarekin, oraingoan ere entzulegoaren atseginerako.

Akitanian barrena eginiko bira honek orkestren arteko elkartrukearen interesa erakusten du, Euskadiko Orkestraren kasuan izaera europar nabaria duen politika. Jada ohikoak diren Bordeleko Orkestrarekin elkartrukeez gain, aipatzekoak dira 2009an Milango Giussepe Verdi Orkestrarekin eginadako eta laister Orkestrak Düsseldorfeko Orkestra Filarmonikoarekin egingo duen elkartrukea. Honen bidez, Orkestra Alemanian barrena arituko da eta aldi berean Andrey Boreykok zuzentzen duen orkestra Euskadiko Orkestraren ohiko eszenatokietan arituko da.

Baina elkartrukeetan egitea ez da kontzertu ederrak eskaintzea soilik, eta tokian tokiko ohiturak jarraitzea komeni da: Akitanian, jakina, Bordeleko mahastietako ardo ona eta Arcachoneko badiako "perla" ederrak.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Igandea 10 Apirila, 2011
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea