Osteguna 05 Martxoa, 2020

Ensemble Diatessaron izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Ensemble Diatessaron izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Musika barrokoan eta errenazentistan espezializatutako talde honek XVII. mendeko bi emakume musikagile emankorri omenaldia egingo die, Barbara Strozzi eta Isabella Leonardari. Kontzertua larunbat honetan izango da, martxoak 7, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.

Larunbat honetan, martxoak 7, 11:00etan, Ensemble Diatessaronek kontzertua eskainiko du Miramongo Matinéeen baitan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musika zikloaren baitan, alegia. Taldeak sei kide izango ditu: Elena Martínez de Murguía (zuzendaria eta viola da gamba Matinée honetan, eta biola Euskadiko Orkestran), Inmaculada Aramburo (biolin barrokoa Matinée honetan, eta biolina Euskadiko Orkestran), Marta Ramírez (biolin barrokoa), Rafael Bonavita (tiorba), Loreto Aramendi (klabezina) eta Nerea Berraondo (mezzosopranoa).

Ensemble Diatessaron musika barroko eta errenazentistan espezializatutako formazioa da, XVI. mendetik XVIII. mendera arte, jatorrizko instrumentuekin interpretatua, musikari onenekin elkarlanean aritzen dena, guztiak errepertorio honetan espezializatuak. Bere helburua musika mota hau mugak eta mendeak zeharkatzen dituen hizkuntza unibertsal bihurtzea da, beti giza arimaren sakonenera iritsiz.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, Matinée honetan bi emakume musikagile emankorri omenaldia egin nahi die musika-talde honek. Hain zuzen ere Barbara Strozzi eta Isabella Leonardari, jaio zirenetik 400 urte bete diren honetan.

Barbara Strozzik zortzi obra-liburuki argitaratu zituen, XVII. mendeko beste edozein konpositorek baino kantata gehiago barne, ia guztiak soprano eta baxu jarraituarentzat. Bere musika sakonki errotuta dago 'Seconda prattica' izeneko teknikan, eta horren adibide nagusia Claudio Monteverdiren lana da. Barroko goiztiarreko musika izendatzen duen teknika bat da, askatasun harmoniko eta kontrapuntistiko handiagoak hartu zituena, eta baxu jarraituaren hasiera ere irudikatzen duena. Strozzi abeslari bikaina izan zen, instrumentista trebea eta musikagile bertutetsua. Barroko hutsa.

Bestalde, kontzertuaren errepertorioan 1600. urteko Italiako beste konpositore handi baten obra bat dago: Isabella Leonarda. Musika-konposizioak argitaratu zitzaizkion lehen emakumetzat hartzen da. Bere obra zabalak motete asko, ahots-musika eta sonata instrumentalen liburu bat biltzen ditu.

Bi konpositoreek euren garaiko maisu handiak izango dituzte lagun Matinée honetan, hala nola Merula, Monteverdi, Frescobaldi eta Cesti.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
11 Lr
11 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 1. Matinéea: Kaabestri Donostia / San Sebastián
1. Matinéea: Kaabestri
12 Ig
13 Al
14 Ar
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
18 urria, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: Haizea Donostia / San Sebastián
2. Matinéea: Haizea
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
23 Og
23 urria, 2025 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
24 Or
25 Lr
25 urria, 2025 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Musika tantak Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Musika tantak
25 urria, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Ig
27 Al
28 Ar
28 urria, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Az
30 Og
30 urria, 2025 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Musika tantak
31 Or
31 urria, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino