Osteguna 20 Otsaila, 2020

Marian Gutiérrez Urbanetaren ‘Magma’ obraren estreinaldia, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

 Marian Gutiérrez Urbanetaren ‘Magma’ obraren estreinaldia, larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Luise Adolpha Le Beau eta Ludwig Van Beethovenen pianorako kuarteto banak osatuko du H.E.C. Laukoteak larunbat honetan, otsailak 22, 11:00etan, Miramongo Auditorioan eskainiko duen ganbera-kontzertu honetako errepertorioa.

Larunbat honetan, otsailak 22, 11:00etan, H.E.C. Laukoteak kontzertua eskainiko du Miramongo Matinéeen baitan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musika zikloaren baitan, alegia. Taldea emakumeek osatzen dute oso-osorik, eta horietako hiru Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariak dira (Maialen Rezabal, biolina; Monika Mazur, biola; eta Beatriz Linares, biolontxeloa). Amaia Zipitriak osatuko du formazioa pianoan.

Marian Gutiérrez Urbaneta bizkaitarraren eskutik etorriko da Matinée honen ekarpen handia; hark, enkarguz, Magma obra sortu du berariaz kontzertu honetarako, eta irekiera gisa balioko du. Gutiérrez Urbanetak (Bilbo, 1969) musika prestakuntza zabala du Piano, Solfeo, Pedagogia musikal eta Konposizioko Goi Mailako Irakasle gisa. Irakaskuntzaren alorrean oso aktiboa izan da lurraldeko hainbat zentro garrantzitsutan, eta konpositore gisa bere obrak zenbait herrialdetan eta musika garaikideko jaialditan interpretatu izan dira. Gaur egun, konposatzen jarduteaz gain, irakaslea da Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan, eta Lengoaia musikal eta Akonpainamendu Departamentuaren buru da bertan.

Beste emakume baten beste konposizio bat, Luise Adolpha Le Beauren Pianorako kuartetoa, aukeratu dute Matinéearen itxiera bezala. XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasieran bizi izan zen Le Beau bezalako emakume batentzat ez zen erraza izan musikaren munduan leku bat hartzea, maskulinoak menperatzen baitzuen garai horretan musikaren esparrua. Paper femeninoa egongela burgesera bideratua egon zen denbora luzez, beti pianoan, eta akaso, kasuren batean, denbora-pasarako piezaren bat konposatzeko aukerarekin. Konbentzionalismo horiekin hautsi zuen Le Beauk, bere musika-prestakuntza bikainari eta konpositore gisa izan zuen talentuari esker. Bere musika ederra eta sakona da, beti erromantikoa baina ausardia formal handikoa.

Matinée honetan H.E.C. Laukoteak eskainiko duen beste obra Ludwig Van Beethovenen 2. Pianoarentzako kuartetoa da, bere pianorako beste bi kuartetoekin batera idatzia (1. eta 3.arekin), konpositoreak 15 urte baino ez zituenean, hil eta urtebetera arte argitaratu ez ziren arren, 1828an. Hain pieza goiztiarrak dira, ezen jatorrizko partituretan klaberako eta baxurako idatzita baitaude. Garai hartan, konfigurazio hori ez zen batere ohikoa, are gehiago, Mozarten bi kuarteto baino ez ziren existitzen formazio bererako.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

Egitaraua:

 

Gutiérrez Urbaneta, Magma, biolin, biola, biolontxelo eta pianorako [10’]
Beethoven, 2. Pianorako kuartetoa [21’]
Le Beau, Pianorako kuartetoa [24’]

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar