Astelehena 20 Abendua, 2010

Euskal Konpositoreen Bildumako XIII. zenbakia, Valentín de Zubiaurreri eskainitakoa aurkeztu berri da

Euskal Konpositoreen Bildumako XIII. zenbakia, Valentín de Zubiaurreri eskainitakoa aurkeztu berri da
XIX.aren amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean bizi izan zen musikagile bizkaitar nabarmenaren obra sinfoniko zein opera zatiak biltzen dituen monografikoa da.

Euskal Konpositoreen Bildumak Valentín de Zubiaurre (Garai, 1837-1914) musikagile bizkaitarrari eskaini dio bere 13. zenbakia. Zubiaurrek bere garaiko musikan mailarik bikainenetan jardun zuen. 1873an, San Fernandoko akademiko eta Espainiako Arte Ederretako Akademiaren Erromako egoitzako merituko lehen musikari pentsiodun izendatu zuten. Adituen esanetan Espainiako opera sorkuntzako bultzatzaile nagusietako bat izan zen, baita bere bi opera Errege Antzokian taularatzea lortu zuen konpositore ez italiar bakanetako bat ere.

Zubiaurreren konposizio katalogoak berrehun obra baino gehiago biltzen ditu: operak, zarzuelak, mezak, orkestrarako obrak, ahots talderako konposizioak, ganbera, piano eta organokoak, baita Errege Kaperako langune hainbat oposizio ariketa ere. Jaioterriarekin izan zuen harreman estuaren ondorioz euskarazko obra adierazgarriak ere konposatu zituen.

Disko honetan, Sinfonia mi eta Ecos de Oiz (biolontxelorako melodia, orkestra akonpainamendua duena) obrak eta Don Fernando el Emplazado (hiru ekitaldiko tragedia lirikoa) eta Ledia (hiru ekitaldiko drama lirikoa) operen preludioak biltzen dira. Diska laguntzen duen liburuxkak Zubiaurreren obraren inguruan ikerlana egin duen Patricia Sojo musikologoak idatzitako testuak biltzen ditu.

Orkestraren ohiko kolaboratzailea den Juan José Ocón maisuak parte hartu du Bilduma honetan lehen aldiz. Eta Roman Jablonski biolontxelo jotzaileak ere bai; azken honek bakarlari lanak egin ditu Ecos de Oiz obraren grabazioan.

Bilduma honi gehitu zaion azken konpositorea da Valentin de Zubiaurre. Bertan, dagoeneko, honako konpositoreak bildu dira: Beltrán Pagola, Luis de Pablo, Juan Crisóstomo Arriaga, Aita Madina, Tomás Garbizu, Aita Donostia, Pablo Sorozabal, Francisco Escudero, Andrés Isasi, Jesús Aranbarri, José Mª Usandizaga eta Jesus Guridi. Bildumaren hurrengo bi monografikoak Pedro Sanjuán eta Carmelo Bernaolari eskainiko zaizkio.

Bilduma honen disko guztietan bezala, honetan ere gure esker ona azaltzen diegu bai euskal musikako ekoizpen-proiektu hau bultzatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta baita MONDRAGON korporazioari ere, erreferentziazko soinuzko artxibo bilakatu den bilduma honen bidez Orkestraren diskografia zabaltzearekin irmoki konprometiturik baitago.

Informazio gehiago

Prentsa txostena
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron