Osteguna 11 Iraila, 2014

Leonskaja eta Achúcarroren pianotik Vivaldi zein Piazzollaren Lau Urtaroetara: Miramongo Matinéeak, musikaren ezin konta ahala aurpegiak ezagutzeko gunea

16 kontzertu. Elisabeth Leonskaja(artista egoiliarra 14/15) eta Joaquín Achúcarro, pianoaren historia bizia; Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Jun Märkl zuzendari duela; abesbatza musika erlijiosoaren lehena eta oraina, Bilboko Koral Elkarteak eta KEA Ahots Taldeak interpretatua; eta Euskadiko Orkestrako kideek osatutako taldeak. Hauek musikaren mugarik gabeko eremuak arakatuz betiereko obrak berreskuratu, musika sorkuntza sustatu eta gai ezberdinen inguruko egitarau monografikoak diseinatu dituzte: italiar Seicentoko emakumezko konpositoreak eta kontrabaxu zein oboerako musika, esaterako. Hau da, laburbilduz, Miramongo Matinéeak, Euskadiko Orkestrak duela 23 urte bere egoitzan antolatzen duen ganbera zikloaren 2014/2015 denboraldia osatzen duten 16 kontzertuek emango dutena. Egoitza honek gainera 25 urte betetzen ditu aurten.

Abonuak jada salgai. Denboraldia osatzen duten 16 kontzertuetarako abonuak 81 euroko prezioa du eta 62 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.es webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz. / Sarrera solteak irailaren 19tik aurrera salgai.Sarrera solteek, berriz, 7 euroko prezio bakarra dute eta irailaren 19an jarriko dira salgai. www.kutxabank.es webgunean, Kursaal Auditorioko leihatilan EOS edo Kursaal Eszenaren emanaldi egunetan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Bilboko Koral Elkarteak irekiko du denboraldi berria, irailaren 27an. Bilboko Koral Elkarteak, Julio Gergelyren zuzendaritzapean, errepertorioko obra klasiko handi batekin irekiko du denboraldia: G. Faurék idatzitako Requiemarekin, alegia. Honen bertsiorik intimoenak, abesbatza organoak laguntzen duenekoak, oraingoan Gerardo Rifónek interpretatuko duena, fina eta sakonki espirituala den atmosfera batera eramango gaitu.

Kutxaren Gizarte Ekintzak babestutako zikloa.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar