Astelehena 08 Iraila, 2014

Zinemarako musika Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta SGAE Fundazioaren eskutik, Donostiako Zinemaldian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazioak beren ibilbidean zehar zinerako musika idatzi duten hainbat konpositoreren soinu-banden aukeraketa bat bilduko duen kontzertua antolatu dute Donostiako Zinemaldiaren baitan. Kontzertua irailaren 20 larunbatean izango da, 12:00etan Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Egoitzan bertan izan da kontzertu honen berri emateko egindako prentsaurrekoa; bertan aritu dira Oriol Roch, Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia, José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria eta Aitor Amezaga konpositorea. Hirurek bat egin dute klasiko bat bilakatu bide den kontzertu honen garrantzia azpimarratzerakoan, emanaldi honek konpositoreek zinemaren baitan burutzen duten sorkuntza lan eskerga nabarmentzeko balio baitu.

Egitarauak Albert Guinovart, Roque Baños, Carles Cases, Arnau Bataller, Juan Carlos Pérez, Bingen Mendizabal eta Aitor Amezagak idatzitako partiturak biltzen du. Besteak beste, Frío sol de invierno, Alatriste, Los crímenes de Oxford eta Flysch, haitzen hitza pelikuletako musika interpretatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Jordi Bernácerren zuzendaritzapean.

Euskadiko Orkestra zinemarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zinemako musikarekin izandako harremana Donostiako Zinemaldiarekin lotuta egon da sarritan. Horrela, The crowd (King Vidor), Carmelo Bernaolaren musikarekin, eta Wings (Zamecnik) filme mutuen soinu-bandak grabatu ditu. Gainera, Orkestrak soinu-banden inguruko kontzertu sorta bat eskaini zuen Misión Imposible pelikulako soinu-bandaren egile Lalo Schifrin argentinarraren zuzendaritzapean. 1991 eta 1992. urteetan Zinemaldiko sintonia grabatu zuen. 2012ko Zinemaldian, Orkestrak Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible pelikularako Fernando Velázquezek sortutako soinu bandaren zuzeneko estreinaldia burutu zuen. Joan zen urtean, estreinakoz SGAE Fundazioarekin lankidetzan, zinemarako musika hizpide izan zuen kontzertua eskaini zuen, orduan Pájaros de Papel, Emilio Aragónek 2010ean zuzendua, 778 La Chanson de Roland, Olivier van der Zeek 2011ean eginiko dokumentala, You're the One (2000) eta Tiovivo c. 1950 (2004), biak José Luis Garcik zuzenduak, Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible (2012) edo Enrique Gatoren Las Aventuras de Tadeo Jones (2012) pelikuletako musika interpretatu zuen Orkestrak, Andrés Salado maisuaren zuzendaritzapean. Gainera 2010ean Oskar Santosen opera prima den El mal ajeno filmeko soinu banda grabatu zuen, hau ere Fernando Velázquezek idatzia.

Jordi Bernácer (Alcoi, 1976) zuzendariak 2009. urtean zuzendu zuen lehenbiziko aldiz Euskadiko Orkestra. Besteak beste, L. Maazel, R. Chailly, Sir A. Davis, V. Gergiev edo Z. Mehta maisuen lankide, espainiar zein europar orkestra ugari zuzendu ditu, horien artean Mariinsky Antzokiko Orkestra.

Zinemaldiaren baitako zinemarako musika-topaketa honetan interpretatuko diren obren sortzaileetariko batzuk bilduko dira. Kontzertua irailaren 20an izango da, 12:00etan Euskadiko Orkestraren egoitzan, Donostian (Miramon Pasealekua, 124). Sarrera doakoa izango da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea Zinemaldiak Donostiako Okendo Plazan izango duen karpan ("info-shop" informazio gunean), irailaren 13tik 19ra, 10:00etatik 20:00etara. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Sarrerak aforoa bete arte eskuragarri.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig