Asteartea 31 Maiatza, 2022

Pinchas Zukerman ospetsuak amaituko du Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldia

Pinchas Zukerman ospetsuak amaituko du Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldia

Zukerman, biolinaren eta biolaren nazioarteko izarretako bat, duela berrogeita hamar urtetik jardunean dabilena, Bartoken ‘Biolarako kontzertua’ interpretatzen arituko da Euskadiko Orkestraren Denboraldiko azken programan. Robert Treviñok zuzenduko dituen kontzertuok Erromantizismoan errotutako bi obrekin osatuko dira: Wagnerren ‘Lohengrin’ operaren lehen ekitaldiaren preludioa eta Elgarren ‘1. Sinfonia’ entzutetsua.

Ekainaren 2tik 8ra Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon izango diren kontzertu guztietarako salgai daude sarrerak.

Euskadiko Orkestra 21/22 Kontzertu Denboraldiaren amaierara iritsi da azken programarekin, Robert Treviñok zuzendua eta Elgar + Bartok / Wagner izenekoa, ohiko lau hiriburuetan: ostegun eta ostiralean, ekainak 2 eta 3, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, ekainak 6, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteartean, ekainak 7, Gasteizko Principal Antzokian; eta asteazkenean, ekainak 8, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

 

Pinchas Zukerman izango da azken kontzertu-programa honetako protagonista nagusia. Israeldarrak XX. mendeko musikari onenetako askorekin batera jo du. Harreman bereziki estua izan zuen Zubin Mehta, Daniel Barenboim, Jacqueline du Pre eta beste artista batzuekin. Bere diskografia egundokoa da; ehun obra baino gehiago grabatu ditu eta bi Grammy sari irabazi ditu. Kontzertuotan interpretatuko duen Bela Bartoken Biolarako kontzertua 1990ean grabatu zuen eta, askoren ustez, erreferentziako bertsioa da. Nahiko lan polemikoa da, egilea amaitu aurretik hil baitzen, eta Tibor Serly bere lagunak osatu baitzuen. Bartokek utzitako zirriborro eta materialen artean nabigatu behar izan zuen, eta hil aurretik dena ondo lotuta utzi zuela aldarrikatu zuen arren, zenbaitek uste dute Serlyk obran utzi zuela bere arrastoa. Nolanahi ere, kontzertu handia da, energiaz betea, Hungariako folkloreari keinu asko egiten dizkiona, bakarlariarentzat oso zaila eta kolorez betetako orkestra erabiltzen duena.

Bartoken Biolarako kontzertuarekin batera, Erromantizismoan sakon errotutako bi obra interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrak.

Orkestrak Richard Wagnerren Lohengrin operaren lehen ekitaldiko ‘Preludioa’ interpretatuko du. Funtsezko opera da, Wagnerrek opera erromantiko tradizionaletik drama musikalerako trantsizioa markatu zuelako obra honekin. 1848an amaitu zuen alemaniarrak, Europak urte hartan bizi izan zituen konbultsio eta iraultzen erdian, non Wagner ere tartean izan zen. Horren ondorioz Suitzara ihes egin zuenean, Wagnerrek Franz Liszti opera estreinatzeko eskatu zion, eta honek 38 musikariko orkestra txiki batekin egin zuen. Gau hartan, Weimarren, Wagnerren mito eta mirespena hasi zen.

Kontzertuak Edward Elgarren 1. Sinfoniarekin biribilduko dira. Hainbat eta hainbat maisulanek ez bezala, zeinek hasieran osperik jaso ez baitzuten, sinfonia paregabe honek estreinaldi arrakastatsua izan zuen, musika klasikoaren historiako arrakastatsuenetakoa: estreinatu eta lehenengo urtean laurogei aldiz baino gehiago interpretatu zen munduko sei herrialdetan.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus-en, baita auditorioen webgune eta leihatiletan ere, 10 eurotik 35 eurora.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig