Asteartea 29 Apirila, 2025

Suhar Korua Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan estreinatuko da Dinis Sousak zuzendutako gai nokturnodun programa batean

Suhar Korua Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan estreinatuko da Dinis Sousak zuzendutako gai nokturnodun programa batean

Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 2023ko edizioko irabazle absolutu izan zen gizonezkoen koru honek bi obratan hartuko du parte: Schuberten ‘Gaueko abestia basoan’, lau tronparen akonpainamendua duen ‘lied’ koral bat, eta Straussen ‘Eguneko uneak’ kantatako laugarren mugimendua.

Berioren ‘Rendering’ —Schuberten ‘10. Sinfonia’ amaitu gabearen berrinterpretazio bat— eta Straussen beste obra bat —‘Arrosaren zalduna’— izango dira programa osatzen duten beste lanak.

Kontzertuak maiatzaren 2tik 8ra izango dira Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko hamargarren programari aurre egingo dio, ‘Schubert / Strauss’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, maiatzak 2, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, maiatzak 5, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, maiatzak 6, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, maiatzak 7, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, maiatzak 8, berriz ere Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Chopin, Debussy, Bartok... Gaua eta haren misterioak inspirazio-iturri izan dira konpositore ugarirentzat. Programa berri hau tentu handiz prestatu du Dinis Sousak, Royal Northern Sinfoniako titularrak, eta gaua jorratzen duten bi lan entzungo ditugu, Suhar Koru zoragarriak abestuak: Schuberten Gaueko abestia basoan lied korala, gizon-ahotsetarako eta lau tronparako; eta Richard Straussen Eguneko uneak kantataren laugarren mugimendua.

Bi obra koral horien tartean Euskadiko Orkestrak Rendering interpretatuko du, Luciano Beriok gauean galduriko sinfonia bat berritzeko egin zuen sorkuntza-lan hibrido bat: Schuberten 10. Sinfonia, hain zuzen, 31 urterekin zendu zenean lantzen ari zen proiektua. Beriok Renderingen egindako lanak ez du zerikusirik kontzertu-aretoetan entzun ohi ditugun beste berreraikuntza askorekin. Beriok Schuberten zirriborroak «berrezarri» nahi izan zituen, ez sinfonia berreraiki edo amaitu; eta, egindako hurbilketa-lana uler dezagun, freskoen zaharberritze-lan modernoa aipatzen du. Horren helburua izaten da antzinako koloreak berpiztea, denborak eragindako kaltea disimulatzen saiatu gabe, sarritan pinturan espazio hutsak utziz.

Kontzertuak amaitzeko Straussen beste obra bat entzungo da, Arrosaren zalduna operako Suitea. 1909 eta 1910 artean konposatua, obra hau XVIII. mendeko Viena hirian girotuta dago, eta partitura osoan zehar balsa da protagonista anakronikoa. Estreinaldian arrakasta lortu zuen bere melodia ederrengatik, orkestrazioaren edertasunagatik eta antzinako estiloa imitatzean erakusten duen dotoreziagatik, eta honi esker opera Straussen bizitzan zehar bere sorkuntza ezagunenetako bat bilakatu zen.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h. Bertan behera
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Bertan behera
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al