2022/Ondine

Ravel 2

Ziburuko konpositoreari eskainitako lehen albumarekin lortutako arrakasta handiaren ondoren dator Ravel 2 disko berria. Lehen grabazioak, ziburutarraren produkziorik euskaldunenean oinarrituak, bere lanik ezagunenak biltzen zituen eta mundu osoko komunikabide espezializatu nagusien laudorio eta kalifikaziorik handienak jaso ditu. Ravel 2k, aldiz, konpositore honen obraren alde frantsesa du ardatz. Diskoak, Finlandiako Ondine diskoetxepean argitaratu berri denak, Pierre Boulezen orkestraziodun Frontispice obraren munduko lehen erregistroa barne hartzen du, baita Ma mère l’Oye ballet partituraren grabazio osoa ere. Valses nobles et sentimentales, Menuet Antique eta Shéhérezade (Ouverture de féerie) obrek osatzen dute azaroaren 4an nazioartean argitaratutako disko hau. 70 minutuko iraupena duen albuma 2021eko abenduan Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan grabatu zen.

Honela azaltzen du disko berriaren liburuxkan Euskadiko Orkestraren zuzendari titular Robert Treviñok: “Euskadiko Orkestrarekin grabatu nuen Ravelen lehen diskoa konpositorearen alderdi hispaniar-euskalduna erakusten duten obretan oinarritzen zen. Liburuki honetan, musika-materiala ez da hain esplizituki euskalduna, erritmoei dagokienez edo euskal herri edo hirietan idatzi izanari dagokionez. Hala ere, euskal konpositore handi baten lana esploratzen jarraitzen dugu. Euskadiko Orkestraren eta Ravelen musikaren arteko harremana aspaldikoa da. Oraingoan, errepertorioak neurri handiagoan erakusten du haren alderdi frantsesa”.

1) Valses nobles et Sentimentales (16:45)
2) Menuet antique (6:54)
3) Frontispice (2:07)
4) Shéhérazade, Ouverture de féerie (14:19)
5) Ma mère l'oye, ballet (30:59)

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
15 urria, 2026 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
22 urria, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Arriaga bizi da
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Donostiako Orfeoiko Bazkide eta Adiskideen Kontzertua
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron