Abonu Denboraldia

Sustrai nordikoak

L. Bernstein
On the Waterfront. Suite [23']

C. Lindberg
The Tale of Kundraan [15']

J. Sibelius
3. Sinfonia, Op.52 [32']

Christian Lindberg
Zuzendaria

Christian Lindberg

Data eta Lekua

05Azaroa, 2018Astelehena, 20:00 h.Vitoria-GasteizPrincipal AntzokiaFundación Banco Sabadell
06Azaroa, 2018Asteartea, 20:00 h.Pamplona-IruñaBaluarte AuditoriumaFundación Banco Sabadell
07Azaroa, 2018Asteazkena, 20:00 h.BilbaoEuskalduna JauregiaFundación Banco Sabadell
08Azaroa, 2018Osteguna, 20:00 h.Donostia-San Sebastián AKursaal AuditoriumaFundación Banco Sabadell
09Azaroa, 2018Ostirala, 20:00 h.Donostia-San Sebastián BKursaal AuditoriumaFundación Banco Sabadell

-(e)tik gora

10 €

Informazioa

Orkestraren adiskide zahar bat, Christian Lindberg, itzuli egin da Leonard Bernsteinen musikarekin hasten den programa heterogeneo bat zuzentzeko. Candide edo West Side Story idatzi zituen urteetan, Elia Kazanen On the Waterfront (La ley del silencio) pelikularen soinu-banda zoragarria ere argitaratu zen, non suite sinfonikoak New Yorkeko kaietako mafia eta hiri-giroa aditzera ematen duen, baita pasarte erromantikoak falta ez dituen trama tirabiratsu bat ere. Lindbergek, munduko tronboijole ospetsuenetako bat ere badenak, bere sorkuntza-lan bat aurkeztuko du ondoren: The Tale of Kundraan, berbera bakarlari lanetan jarrita. Hala ere, Sibeliusek koroatuko du ekitaldia bere 3. Sinfoniarekin, berak konposatutako zazpi klasikoetan ederrenarekin. 



Artistak

Christian Lindberg

Christian Lindberg

Zuzendaria

Informazio gehiago
Christian Lindberg

Christian Lindberg

Tronboia

Informazio gehiago

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Ostirala 02 Azaroa, 2018
Christian Lindberg polifazetikoa izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo programaren protagonista

Christian Lindberg polifazetikoa izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo programaren protagonista

Christian Lindbergek hainbat alditan kolaboratu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, bai zuzendari gisa, bai bakarlari gisa. Oraingoan Orkestraren Abonu Denboraldira itzuliko da Sustrai nordikoak izeneko programa heterogeneo bat aurkezteko, Lindbergek berak idatzitako obra batek, eta Bernsteinek eta Sibeliusek konposatutako beste lan banak osatuko dutena. Kontzertuak ohiko hiriburuetan izango dira: Gasteizko Principal Antzokian astelehenean, azaroak 5; Iruñeko Baluarte Auditoriumean asteartean, azaroak 6; Bilboko Euskalduna Jauregian asteazkenean, azaroak 7; eta Donostiako Kursaal Auditoriumean ostegun eta ostiralean, azaroak 8 eta 9. Guztiak 20:00etan izango dira.

Espezializazioaren aurkaria da Lindberg, bere ustez askotariko jarduerak egiteak musikari hobea izaten laguntzen baitu. Eta hala erakutsi du bere ibilbide oparo eta ospetsuan tronboijole, konposatzaile eta orkestra-zuzendari gisa. Tronboijole bezala, Lindbergek hainbat sari jaso ditu, aipagarrienak honakoak: 2015ean musika klasikoko munduko irrati-kate ezagunenak, Classic FMk, egin zion historiako tronbonista onenaren aipamena, eta 2016ko ICMA sarietan (International Classical Music Awards) jaso zuzen golardoa, hain zuzen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzaren harira antolatu zuen sari-banaketa ekitaldian. Ildo horretan, Mikel Chamizok programaren oharretan honakoa dio: “Lindberg tronboiaren Paganinitzat edo Chopintzat jo liteke, inolako lotsarik gabe, bera baino lehen ez baita izan tronboiaren aukerak hain urrun eraman dituen inor”. Konposatzaile bezala, Lindberg lanpetuta ibili da 1997-1998an bere lehen obra, Arabenne for Trombone and Strings, idatzi zuenetik. Dagoeneko berrogeita hamar lan baino gehiago idatzi ditu, baita grabazio ugari zuzendu ere. Orkestra-zuzendari bezala, orkestra handien podiumera igo da munduko eszenatoki ezagunenetako batzuetan.

Lindbergek oraingoan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratuko du bere ibilbidean hainbeste arrakasta ekarri dizkion rol hirukoitz horretan. Orkestraren buru izateaz gain, Lindberg tronboi-bakarlari lanetan arituko da berak idatzitako obra batean: The Tale of Kundraan (Kundraanen istorioa). 2008an izen bereko obra batean Lindbergek lehendabizikoz aurkeztu zuen fikziozko pertsonaia bat da Kundraan, eta tronboi-bakarlariak eta Lindbergen beraren ahotsak irudikatzen duten gizaki ilun eta basatia da. Pertsonaia honen beste abenturatako bat da programa honetako obran aurkezten dena; bertan, Luziferrek Kundraani New Yorkeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari postua emango diola agintzen dio.

Lindbergek programaren gainontzekoa ere zuzenduko du. Elia Kazanek zuzendu zuen eta zortzi Oscar sari jaso zituen On the Waterfront filmari Leonard Bernsteinek egin zion soinu-bandaren suitearekin irekiko da programa. Obra honek New Yorkeko kaiko mafia- eta hiri-giroa iradokitzen du, baita tentsioz betetako argumentu itogarriak ere, nahiz eta lirismo erromantikoko tarte bat ere baduen. Lindbergen tankera berean, Bernstein pertsonaia polifazetikoa izan zen, eta arrakasta handia lortu zuen orkestra-zuzendari, konposatzaile, pianojole eta dibulgatzaile moduan.

Programari amaiera Jean Sibeliusen 3. Sinfoniak emango dio. 2. Sinfoniak —bigarren abonu-programa itxi zuenak— bere herrialdean eman zion ospetik urruntzeko asmoarekin egin zuen erretiro batean idatzi zuen egile finlandiarrak 3. Sinfonia hau. 1907an estreinatutako obra honetan gaztaroaren eta helduaroaren arteko Sibelius senti daiteke oraindik, talentu ikaragarriaren kemenaren eta egikera teknikoaren maisutasunaren arteko erdibidean kokatua.

Kontzertuen astearen amaieran, ostiralean, azaroak 9, Christian Lindbergek Musikeneko tronboi-ikasleei masterclass bat eskainiko die. Ekimen hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Musikenek Aula Jordá Gela izenburupean sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek lehen eskutik ezagutu ditzakete Orkestraren Abonu Denboraldian parte hartzen duten bakarlari handietako batzuk.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
10 azaroa, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Donostia / San Sebastián
Schmidt / Say
11 Ar
11 azaroa, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Vitoria/Gasteiz
Schmidt / Say
12 Az
12 azaroa, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Pamplona/Iruña
Schmidt / Say
13 Og
13 azaroa, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Donostia / San Sebastián
Schmidt / Say
14 Or
14 azaroa, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Bilbao/Bilbo
Schmidt / Say
15 Lr
15 azaroa, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: BOSEO Percussion Group Donostia / San Sebastián
3. Matinéea: BOSEO Percussion Group
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
24 azaroa, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Vitoria/Gasteiz
Sorozabal / Mahler
25 Ar
25 azaroa, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
26 Az
26 azaroa, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
27 Og
27 azaroa, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
28 Or
28 azaroa, 2025 Ostirala, 19:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
28 azaroa, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
29 Lr
29 azaroa, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: Miguel Ituarte Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: Miguel Ituarte
29 azaroa, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
30 Ig
30 azaroa, 2025 Igandea, 11:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler