Asteazkena 28 Urria, 2015

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Luis de Pabloren "Pensieri, flauta eta orkestrarako rapsodia" de Luis de Pablo

Urriaren 30etik azaroaren 5a bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiko kontzertu-programa berri bat burutuko du. Kontzertu hauetan Luis de Pablo konpositorearen Pensieri, flauta eta orkestrarako rapsodiaren estreinazko emanaldia izango da osagai nagusia. Erabateko estreinaldi hau joan zen urtarrilan 85 urte bete zituen bilbotar sortzaileari omenaldia izango da. Gainera, Orkestrak luxuzko bi musikari izango ditu lankide: batetik, José Ramón Encinar; musika garaikidean aditua den zuzendari honek 2014an Biennale di Venezia ospetsuan debuta egin zuenean zuzendu zuen Orkestra; eta bestetik, Roberto Fabbriciani flautista: Luis de Pablok lankide eta lagun handi honentzat idatzi zuen Pensieri, hain zuzen ere.

Hirugarren Abonu-programa honi dagozkion kontzertuak izango dira urriaren 30ean Donostiako Kursaalean, azaroaren 2an Gasteizko Principal Antzokian, 3an Iruñeako Baluarten, 4an Bilboko Euskaldunan eta hilaren 5ean, berriz ere, Donostiako Kursaalean.

Jakiunderekin lankidetzan, lehenbiziko kontzertuaren aurretiko entsegu orokorraren ondoren, urriaren 30ean Luis de Pablo ikasle talde batekin bilduko da erakunde horren "Topaketak" egitasmoaren baitan.

Pensieri, flauta eta orkestrarako rapsodia 2013 eta 2014 urte bitartean konposatu zuen De Pablok. Konpositoreak berak zera esan du partitura honen inguran: "Musika-lan hau adiskidetasunetik eta mirespenetik sortua da, Roberto Fabbriciani flautista handiarenganako zein bere emazte Luisellarenganako [Botteon] adiskidetasun nahiz mirespenetik, alegia. Ez da Robertorentzat sortu dudan lehenbiziko lana: aurrez ere eskaini izan diot flauta bakarlarirako sortutako beste hainbat. Pensieri rapsodia bat da, hau da, birtuosismoa azpimarratzen duen pieza askea; izan ere, merezi du berau interpretatuko duen flautistaren trebetasun tekniko eta artistikoak kontuan izatea. Partitura lau zati edo "pentsamendutan" banatzen da: "Sekretua", "Bakartia", "Fugak" eta "Misteriotsua". Izenburuek egilearen malenkonia iradoki dezakete apika, baina ez da horrela: "Lana ospakizun gisa idatzi nuen; umorez eta, aldi berean, misterioz beteta dago". Izenburuaren inguruan honako gogoeta egiten du De Pablok: "bakarlaria da pentsatzen duena, orkestrarekin pentsalariaren goibeherak milaka modu ezberdinetan iruzkintzen dituen kolore anitzeko solasaldia eraikita". Orkestra handirako idatzitako obra honetan, flauta-mota ezberdinak etengabe agertzen dira (bakarlariak lau mota erabiltzen ditu: zehar flauta, piccoloa, altua eta kontralta).

Euskadiko Orkestrak 1983an interpretatu zuen lehenbiziko aldiz Luis de Pabloren obra bat eta, ordutik, hauen ibilbideak sarritan gurutzatu izan dira. Esaterako, aurrez Orkestrak estreinatuak dira Impromptus (1991) eta Danzas secretas (2008), Luis de Pablok Orkestraren beraren enkarguz idatziak. Gainera, Orkestrak bere beste hainbat lan interpretatu du, bai Abonu Denboraldian eta baita bestelako aretoetan ere (Madrilgo Auditorio Nazionalean eta La Biennale di Venezian, adibidez). Abangoardiako musikaren nazioarteko sortzaile honen ekoizpenari iraupena emateko asmoz, Orkestrak De Pabloren obrari eskaini zion Euskal Konpositoreen Bildumako zenbakietako bat (Claves, 2008).

Mozarten Txirula magikoa operaren Obertura eta Fallaren Hiru puntako kapela, kontzertuetako egitaraua osotzeko. Lehena opera errepertorioko oberturararik ezagunena da, ziur asko. Bigarrena Dhiagileven Errusiar Balletentzako idatzi zuen Fallak eta berau interpretatzeko Orkestrak Lola Casariego izango du lankide. Oviedoar soprano hau Raquel Lojendioren ordez ariko da, honek, Orkestrari ez dagozkion arrazoiengatik, bertan behera utzi baitu bere esku-hartzea. Lola Casariego estreinakoz ariko da Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner