Asteazkena 03 Martxoa, 2021

Semyon Bychkov Euskadiko Orkestrarekin elkartu da berriz

Semyon Bychkov Euskadiko Orkestrarekin elkartu da berriz

2020ko abuztuan Musika Hamabostaldian eta Santanderko Jaialdian izandako lehen lankidetza arrakastatsu eta atsegin baten ostean, zuzendari errusiar ospetsuak berriz hartuko du Euskadiko Orkestraren batuta, ostiralean Iruñean bi abonu-kontzertu eskaintzeko eta larunbatean Bilboko Musika Jaialdiaren barruan beste bat.

Zuzendari eta orkestrak, Serena Saenz sopranoarekin batera, Miramongo egoitzan entseatzen dihardute egunotan kontzertu hauen programa, Gustav Mahlerren '4. Sinfonia' barne hartzen duena.

Semyon Bychkov eta Euskadiko Orkestra duela hilabete batzuk elkartu ziren lehenengo aldiz, Musika Hamabostaldian eta Santandergo Nazioarteko Jaialdian emandako bi kontzertutan. Aurreikusi gabeko lankidetza bat izan zen nolabait, zorioneko topaketa bat, aurreikusi ezin zen egoera pandemiko korapilatsu baten erdian. Bychkovek, Iparraldeko Getarian bizi denak, konfinamendutik irten ahal izan zuen 2020ko martxotik aurrenekoz zuzentzeko. Lehen entseguan jada nabarmena izan zen Euskadiko Orkestraren eta errusiar zuzendariaren artean sortutako kimika. Hain argia izan zen, ezen zuzendari eta orkestrak beren bideak bereizi baino lehen hitzordu berri bat adostu baitzuten.

Aste honetan elkartu dira berriro eta Bychkoven konpositore kuttunetako bat, Gustav Mahler, da emankizunaren ardatza, Erromantizismoko figura nagusietako bat ere badena, eta mugimendu artistiko horri eskainia dago Euskadiko Orkestraren Denboraldia. Konpositore bohemiarraren 4. Sinfonia interpretatuko da, bere gainontzeko sinfoniak baino laburragoa dena, baita orkestrako instrumentu kopuru neurritsuagokoa ere, eta kontraste handia dago abentura sinfoniko berri honi ekin aurretik idatzi zuen Hirugarren sinfoniarekin. Laugarrena 1901. urtean estreinatu zen Munichen, konpositorea bera zuzendari zela.

Bychkov, munduko zuzendari onenetako bat, 2018tik Txekiar Orkestra Filarmonikoaren titularra, Euskadiko Orkestrarekin eta Serena Saenz soprano gaztearekin batera arituko da sinfonia hau interpretatzen. Bi saiotan entzun ahal izango da: ostiralean, martxoak 5, 18:00etan eta 20:15ean, Iruñeko Baluarte Auditoriumean, eta larunbatean, martxoak 6, Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:30ean.

 

 

Martxoak 5: abonu-kontzertu bikoitza Iruñean

 

Denboraldiko ahalik eta kontzertu gehien mantentzeko eta 2020ko azarotik abendura bitartean Baluarteko Auditoriumean hainbat hitzordu galdu izana konpentsatzeko asmoz, Euskadiko Orkestrak saio bikoitza programatu du Iruñean, Bychkovek zuzenduko duena, ostiral honetan, martxoak 5 (18:00 eta 20:15), Abonu Denboraldiaren baitan.

Kontzertu bikoitz honetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus-en 10 eurotik aurrera.

 

 

Martxoak 6: Musika-Música Bilbon

 

Ohi bezala, Euskadiko Orkestrak Bilboko Musika-Musika Jaialdian parte hartuko du aurten ere. Bilboko Udalak 36 kontzertu programatu ditu martxoaren 5etik 7ra egingo den eta Viena hiriari eskaini zaion aurtengo jaialdirako. Euskadiko Orkestrak edizio honetako ezinbesteko hitzorduetako bat eskainiko du, larunbatean, martxoak 6, 19:30ean, Euskalduna Jauregian.

Kontzertu honetarako sarrerak agortuta daude.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia Sarrerak erosi
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or