2022/Ondine

Ravel 2

Ziburuko konpositoreari eskainitako lehen albumarekin lortutako arrakasta handiaren ondoren dator Ravel 2 disko berria. Lehen grabazioak, ziburutarraren produkziorik euskaldunenean oinarrituak, bere lanik ezagunenak biltzen zituen eta mundu osoko komunikabide espezializatu nagusien laudorio eta kalifikaziorik handienak jaso ditu. Ravel 2k, aldiz, konpositore honen obraren alde frantsesa du ardatz. Diskoak, Finlandiako Ondine diskoetxepean argitaratu berri denak, Pierre Boulezen orkestraziodun Frontispice obraren munduko lehen erregistroa barne hartzen du, baita Ma mère l’Oye ballet partituraren grabazio osoa ere. Valses nobles et sentimentalesMenuet Antique eta Shéhérezade (Ouverture de féerie) obrek osatzen dute azaroaren 4an nazioartean argitaratutako disko hau. 70 minutuko iraupena duen albuma 2021eko abenduan Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan grabatu zen.

Honela azaltzen du disko berriaren liburuxkan Euskadiko Orkestraren zuzendari titular Robert Treviñok: “Euskadiko Orkestrarekin grabatu nuen Ravelen lehen diskoa konpositorearen alderdi hispaniar-euskalduna erakusten duten obretan oinarritzen zen. Liburuki honetan, musika-materiala ez da hain esplizituki euskalduna, erritmoei dagokienez edo euskal herri edo hirietan idatzi izanari dagokionez. Hala ere, euskal konpositore handi baten lana esploratzen jarraitzen dugu. Euskadiko Orkestraren eta Ravelen musikaren arteko harremana aspaldikoa da. Oraingoan, errepertorioak neurri handiagoan erakusten du haren alderdi frantsesa”.

1) Valses nobles et Sentimentales (16:45)
2) Menuet antique (6:54)
3) Frontispice (2:07)
4) Shéhérazade, Ouverture de féerie (14:19)
5) Ma mère l'oye, ballet (30:59)

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
13 maiatza, 2025 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Az
14 maiatza, 2025 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
15 Og
15 maiatza, 2025 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
16 Or
17 Lr
17 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Belharra
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
30 maiatza, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler
31 Lr
31 maiatza, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 16. Matinéea: Barrococo Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
16. Matinéea: Barrococo