Aurreko zuzendariak

Robert Treviño

Robert Treviño egungo amerikar zuzendarien artean zirraragarrienetako bat bihurtu da berehala. Maisu gazteenen artean, sona handieneko talentua dugu.

Oso-oso harro dago Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular berria izendatu dutelako.

Nazioarte mailan, 2013ko abenduan egin zen ezaguna, Vasily Sinaiskyren ordez, Bolshoi Antzokian Verdiren Don Carlo operaren ekoizpen berri bat zuzendu zuenean. Saridungai izendatu zuten "Ekoizpen berri baten zuzendaritza onenari" Urrezko Mozorrorako eta kazetari batek zera idatzi zuen: "Van Cliburnen ondoren, amerikar batek Moskun lortutako arrakasta nabarmenena da".

Laster piztu zuen David Zinmanen arreta; horrekin zuzendari kide gisa ikasi zuen Aspengo Zuzendaritza Jaialdi eta Musika Eskolan eta Bikaintasunari James Conlon Saria eman zioten bertan. Hortik denbora gutxira, 2011ko udan, Tanglewoodeko Musika Jaialdian Seiji Ozawaren zuzendari kide izatera gonbidatu zuen James Levinek. Halaber, Michael Tilson Thomasek harengandik maisu eskolak jasotzera gonbidatu zuen eta Leif Segertenen laguntzaile izan zen Helsinkiko Orkestra Filarmonikoan.

2011. urtetik 2015. urtera bitartean, Cincinnatiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari elkartua izan da eta, izendapen horren aurretik, 2009.etik 2011.era, zuzendari elkartua izana zen New York City Operan (Lincoln Center).

Azken denboraldiotan, areagotuz joan dira debut garrantzitsuak: Municheko Orkestra Filarmonikoarekin, London Philharmonic, San Francisco Symphony Orchestra, Toronto Symphony, Detroit Symphony, Dresden Philharmonic, NHK Symphony, Rundfunk Sinfonieorchester Berlin, Accademia Nazionale Di Santa Cecilia, Royal Liverpool Philharmonic, Orchestre Nationale de France eta St Petersburg Philharmonic, beste askoren artean.

Bere debuten ondorenean, Treviño berriro gonbidatzen dute askotan -Monte Carloko Orkestra Filarmonikoak Europa zein Asian barrena bira luze bat egitera gonbidatu eta, besteak beste, Opera di Firenze del Maggio Musicale Fiorentino delako aretoaren irekieran esku hartu zuen- eta bere emanaldiak grabatu egiten dira sarriki, bere ibilbidearen inguruko saio berezia barne, Arte kateak emititutakoa.

Datozen denboraldietan Cleveland Orchestra, Royal Stockholm Philharmonic, HR Sinfonieorchester, Tonkuenstler Vienna, MDR Leipzig, Maggio Musicale Florentino, Helsinki Philharmonic, Bournemouth eta City of Birmingham Symphony Orchestra zuzenduko ditu eta baita Washington National Opera aretoan hainbat opera ekoizpen ere.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Webgune pertsonala

www.robert-trevino.com
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urtarrila

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
12 urtarrila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián
Arriaga / Strauss
13 Ar
13 urtarrila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Vitoria/Gasteiz
Arriaga / Strauss
14 Az
14 urtarrila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Pamplona/Iruña
Arriaga / Strauss
15 Og
15 urtarrila, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián
Arriaga / Strauss
16 Or
16 urtarrila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Bilbao/Bilbo
Arriaga / Strauss
17 Lr
17 urtarrila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 7. Matinéea: Irauli Donostia / San Sebastián
7. Matinéea: Irauli
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
26 urtarrila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
27 Ar
27 urtarrila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Vitoria/Gasteiz
Txaikovski / Musorgski
28 Az
28 urtarrila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
29 Og
29 urtarrila, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
30 Or
31 Lr
31 urtarrila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 8. Matinéea: Diálogos armónicos Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
8. Matinéea: Diálogos armónicos