Osteguna 12 Abendua, 2024

16 kidez osatutako ganbera-talde handi bat izango da larunbat honetako Matinéearen protagonista

Larunbat honetan, abenduak 14, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko seigarren hitzordua izango da. Bertan, Izai ganbera-taldeak ‘Concerti grossi’ izeneko kontzertua eskainiko du. Hamasei kidek osatzen dute taldea: Amaia Asurmendi (biolina), Raquel Cortinas (biolina), Irene Echeveste (biolina), Mikel Ibáñez (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina) Ricardo Ruiz (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Monika Mazur (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua), Hélène Billard-Alirol (flauta), Oihana Kontxeso (flauta), Óscar Diago (oboea), Pascal Laffont (oboea), Marco Caratto (fagota) eta Loreto Aramendi (klabezina eta organoa). Aipatzekoa da 40 urte baino gehiagoz Euskadiko Orkestrako fagotista izan ostean, honakoa izango dela Marco Carattoren azken Matinéea, hil honetan erretiratuko baita.

Bere gehiengoan Euskadiko Orkestrako kidez osatutako musika-talde zabal hau jarri da 2024 urteko azken Miramongo Matinéearen buru lau ganbera-kontzertu handi interpretatzeko: George Frideric Händelen Concerto grosso Op.3 serieko hiru obra eta Antonio Vivaldiren Kontzertua Solen RV576.

Musika instrumentalaren konpositore gisa, Händelek musika italiarraren eragin handia jaso zuen. Konpositore alemaniarrak oso ondo ezagutzen zuen Corelliren musika, eta bere estilo pertsonala fuga forma zabaletan garatu zuen, espazio iradokitzaileekin txandakatuz. Bere musikan kantuaren doinuak ia abandonu lirikoa dira, eta egitura zurrunen balaztatik askatzen dira. Historialari askoren ustez, Johann Sebastian Bachen musikak barrura begiratzen badu, Händelenak kontrakoa egiten du, kanpora begiratu.

Vivaldi, bestalde, Händelekin batera, konpositore barroko handienetako bat da, eta bere eragina Europa osora zabaldu zen. Funtsezkoa izan zen Bachen beraren musika instrumentalaren garapenean. Bere maisutasuna kontzertuaren generoa, bere garaiko generorik garrantzitsuena, oinarritzean islatzen da. Zazpiehun eta hirurogeita hamar obra inguru konposatu zituen, horien artean laurehun kontzertu eta 46 opera baino gehiago. Vivaldik bidaia ugari egin zituen Europa osoan zehar, jasotako enkargu ugariengatik eta bere operen estreinaldietarako.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al