Osteguna 31 Abuztua, 2023

Euskadiko Orkestra Erkorekaren disko bat grabatzen ari da euskal artista handiek lagunduta

Juanjo Mena, Gabriel Erkoreka, Carlos Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez. Miramon
Juanjo Mena, Gabriel Erkoreka, Carlos Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez. Miramon

Juanjo Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena artista bikainak Euskadiko Orkestrarekin batera ari dira grabatzen egunotan Miramonen Gabriel Erkoreka musikagile bilbotarraren hiru obra. Grabazioa datozen hilabeteetan argitaratuko da.

Denboraldiaren hasiera honetan Euskadiko Orkestra Miramongo egoitzan Gabriel Erkoreka bilbotar konpositorearen hiru obra barne hartuko dituen album bat grabatzen ari da. Horretarako, orkestraren ohiko kolaboratzaileekin elkartu da, lehen mailako eta nazioartean aritutako euskal artistekin, eta grabazio-prozesu honen emaitza herrialde honen musika-ondare aberatsaren isla izango da.

Ekaitza, Piscis eta Tres sonetos para Michelangelo Gabriel Erkorekaren azken aldiko konposizio-katalogoko hiru obra dira, eta orain bilduko dira hirurak hainbat egunetako lanaren ostean bihar amaituko den grabazio batean. Erkorekak hiru lanok hiru bakarlari hauentzat idatzi zituen beren-beregi, haiek estreinatu zituzten eta orain haiek grabatuko dituzte, baita ere. Gainera, grabazio honen beste bertute handi bat zera izango da, lagun onen artean egingo dela.

 

 

Lagun onak, artista handiak

 

Asier Polo Ekaitza biolontxelorako kontzertuaren buru, Alfonso Gomez Piscis pianorako kontzertuaren buru eta Carlos Mena Tres sonetos para Michelangeloren buru, erantzukizun handiarekin ari dira aurre egiten grabazio honi, jakitun izanda obra hauen erreferentziazko lehen erregistroa izango dela. Proiektuaren musika-zuzendaritza Juanjo Menaren lanak koroatuko du. Zuzendari gasteiztarrak ezin hobeto ezagutzen ditu artista hauek guztiak, baita Gabriel Erkorekaren obra guztia ere. Musikagileak honako hau dio proiektu berriari buruz: “Interpreteok kalitate-bermea dira, lan eskerga egin dugu, zoragarriak dira, eta Juanjo Menak ere oso ondo ezagutzen du nire musika eta nire obra asko estreinatu ditu. Emozio asko bildu ditugu proiektu honetan”.

 

 

Musika-ondarea

 

Garrantzi handiko proiektu musikal honek oso modu argian islatzen du Euskadiko Orkestraren esentzia eta misioa. Orkestrak Euskadiren kultur zabalkundean laguntzen du, euskal musika-balioak kanpoan hedatzen ditu, euskal interprete eta konpositoreentzat bultzada eta plataforma da eta grabazioen bidez musika-ekoizpenaren funts dokumentala osatzen du. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien babesa jaso du datozen hilabeteotan argitaratuko den grabazio honek.

 

 

Erkoreka. Grabazioa / Grabación. Juanjo Mena

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
18 ekaina, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Rakhmaninov / Strauss Giancarlo Guerrero Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Strauss
19 Az
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig