Osteguna 11 Ekaina, 2020

‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ekimeneko azken kontzertuaren grabazioa publikoari irekiko zaio

‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ekimeneko azken kontzertuaren grabazioa publikoari irekiko zaio

Guztira 50 lagun bertaratuko dira gaur arratsaldean Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzara ETBrekin lankidetzan gauzatu den ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ekimeneko zortzigarren eta azken kontzertuaren grabazioa zuzenean gozatzeko. Euskadiko Orkestrak publiko aurrean eskainiko duen lehen kontzertua izango da hau martxo hasieratik.

Martxo erdialdean covid-19aren pandemiaren ondorioz ateak itxi behar izan ostean, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzak jendaurreko kontzertu bat hartuko du berriz gaur, ekainak 11, 18:00etan.

Euskadiko Orkestraren Miramongo Matinéeen zikloko berrogeita hamar abonatuk —haiek dira orkestraren egoitza ondoen ezagutzen dutenak, baita bertan programatzen dena gertutik jarraitzen dutenak ere— izango dute berriz aukera beren orkestra martxan ikusteko

Keinu honen bidez, Euskadiko Orkestrak bere ohiko jarduera berreskuratzeko bidean beste urrats bat eman du. Keinu hau orkestraren aktibo garrantzitsuenari zuzenduta ere badago: abonatu-komunitate zabalari, alegia. Izan ere, Euskadiko Orkestrak bere baldintzarik gabeko babesa eskertu nahi baitio abonatuei, nahiz eta egoera honetan haien zati txiki eta sinboliko baten presentzia baino ez den izan posible.

Kontzertua jendearen osasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak zorrotz betez egingo da: tenperatura hartzea, maskara erabiltzea eraikineko joan-etorrietan eta besaulkien arteko bi metroko segurtasun-distantzia, besteak beste.

 

 

Aurrerapen berria

 

Maiatzaren erdialdean, Euskadiko Orkestra Estatuko lehen orkestra izan zen eszenatokira itzultzen, baita Europako lehen orkestretako bat ere. Orain, egoerara egokitzen jakin duela berriz erakutsiz, jendaurreko emanaldi bat egiten duen lehen orkestretako bat ere izango da.

Kontzertuaren programa Maurice Ravelen bi obra ezagunek osatuko dute: Le tombeau de Couperin eta Ma mère l’oye. Kontzertua ETB2k emango du uztailaren 18an, goizeko 11:00etan, eta ondoren Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalean ere izango da ikusgai.

Horrela amaituko da zortzi kontzertuko denboraldi txiki honen grabazioa, konfinamendu aldiaren ostean orkestra agertokira itzultzea ahalbidetu duen ekimen honetan. Euskadiko Orkestrak Mozart, Brahms, Haydn, Mendelssohn, Lazkano eta Urquiza bezalako egileen lanak interpretatu ditu, betiere eszenatoki gainean gehienez 50 musikarirekin eta indarrean dauden segurtasun neurriak zorrotz betez.

Denboraldi txiki honetako lehen eta bigarren kontzertuak ETB2k eman ditu dagoeneko, eta orkestraren YouTubeko kanalean eskuragarri daude; gainerako kontzertuen emisioa (hirugarrenetik zortzigarrenera) datozen larunbatetan (11:00) gauzatuko da, uztailaren 18ra arte (azken emisio-eguna).

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or