
Schumann eta Kats-Cherninen pianodun kintetoak larunbateko Miramongo Matinéean
Queentettas taldeak, Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko lau musikariz eta Amaia Zipitria pianistaz osatzen denak, Denboraldiko zortzigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 30, 11:00etan, Miramonen.

Euskadiko Orkestrak aurrera darrai zailtasunak zailtasun
Aurrera jarraitzeko konpromisoarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Denboraldiaren bigarren zatiari, antolakuntzan ahalegin handia eginez, baina bere publikoarekin konektatuta jarraitzeko asmoarekin.
Ekainera arteko programazioa kasuistika, ordutegi eta programa desberdinekin birdiseinatu ostean, orkestrak Denboraldiko ohiko 50 kontzertu beharrean 100 eskainiko ditu guztira, abonatuengana eta publiko guztiarengana iristeko helburuarekin, eta sarrera solte batzuk ere jarriko ditu salgai horretarako.
Ostiral honetan hasiko da hurrengo kontzertu-programa, 'Bizirik', Ruth Reinhardten zuzendaritzapean.

Euskadiko Orkestrak ‘Bizirik’ programa eskainiko du
Ruth Reinhardt zuzendariaren eta Augustin Hadelich biolinjolearen debuta eta Mikel Urquizaren Mis monstruos marinos obraren estreinaldia izango dira 10 kontzertuko programa berri honen protagonistak.

Hofmann, Bruch eta Prokofieven obrak larunbat honetako Miramongo Matinéean
Miramon Ensemble taldeak, Euskadiko Orkestrako hari eta haize-sekzioetako zazpi musikariz eta Julia Siciliano pianistaz osatzen denak, Denboraldiko zazpigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 16, 11:00etan, Miramonen.

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok berriz ekingo diote Denboraldiari Mozart eta Sibeliusekin
Iruñeko Baluarte Auditoriumeko kontzertuak berreskuratu dira eta, hortaz, hamabi hitzordu eskainiko ditu Euskadiko Orkestrak guztira ohiko lau hiriburuetan. Programa aldatu behar izan du orkestrak Behzod Abduraimov pianojoleak bere parte-hartzea bertan behera utzi ostean.

Euskadiko Orkestra telebista iparramerikarraren eszenatokira igo da
Covid-19aren lehen olatuaren ondoriozko itxialdiaren ostean telebistan eman zuten 'Euskadiko Orkestra Martxan! 'denboraldi txikia osatu zuten zortzi kontzertuak Stage Access plataforma digital estatubatuarrean daude ikusgai, mundu osoko interprete eta orkestra handien edukiarekin batera.
