Miramongo Matinéeak

4. Matinéea: Tantris Ensemble

W. A. Mozart
Divertimento, K. 138

A. Schnittke
Moz-Art à la Haydn

D. Shostakovich-R. Barshai
Sinfonía de cámara, Op. 110a

Carlos Ocaña
Zuzendaria

Data eta Lekua

10Azaroa, 2018Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

Ironiaren eta sarkasmoaren arteko ezberdintasuna erabiltzen dituenaren intentzioan datza. Ironiaren bidez esan nahi denaren kontrakoa igortzen da; sarkasmoaren bidez, ordea, isekaren objektuari min egin nahi zaio.

Alfred Schnittkek W. A. Mozarten amaitu gabeko Pantomima musikala K. 466 obraren zatiak erabiltzen ditu Moz-art à la Haydn konposatzeko, bi biolinentzako eta harizko ensemble txiki batentzako. Obraren hasieran, interpreteak Mozarten pantomima iluntasun osoan inprobisatzen dute. Une horretatik aurrera, eszenatokia txotxongilo-antzerki batean bihurtzen da, harik eta Joseph Haydnen 45. Sinfoniaren, “agurren” sinfoniaren, tankera berean amaitzen den arte. Hau da, musikariak banan-banan ateratzen hasten dira eszenatokitik, musika-diskurtsoa disolbatzen den aldi berean. David Fanning musikologoak zera iradoki zuen: “Kanpoko espazioko bisitari batek hildako zibilizazio baten artefaktu baten aurrean erakutsiko lukeen harridurarekin tratatzen du Schnittkek Mozart”.

Bestalde, Dmitri Xostakovitxek, bere Ganbera-sinfonia do minorrean “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskaini zien, eta bere burua horien artean kokatzen zuen. Sekula inork obrarik dedikatuko ez ziolakoan, bere izen propioa erabili zuen laukotearen motibo musikal nagusi gisa: DSCH musika-notazio alemaniarrean edo, bestela esanda, re, mi bemol, do, si. Bost mugimenduak modu minorrean daude eta izaera oso iluna dute gehienbat, une horretan egilea bizitzen ari zen zailtasunen isla. Bere konfiantzazko lagun Lev Lebedinskyk esan zuen: “Bere bizitzaren agurra zen […] Egun batean, laukotea pianoan jo zidan eta esan zidan, negar batean, bere azken obra izango zela”. Lan honek gizateriaren alderdi ilunenen estetika konplexua arakatzen du: tristezia, izua, indarkeria, heriotza, hunkipena, mina eta umore sardonikoa.



Artistak

Carlos Ocaña

Carlos Ocaña

Zuzendaria

Irene Echeveste

Irene Echeveste

Biolina

Larraitz Oiartzabal

Larraitz Oiartzabal

Biolina

Raquel Cortinas

Raquel Cortinas

Biolina

Antoni Kosc

Antoni Kosc

Biolina

Amaia Asurmendi

Amaia Asurmendi

Biolina

Nathalie Dabadie

Nathalie Dabadie

Biolina

Biolina

Ricardo Ruiz

Ricardo Ruiz

Biolina

Pawel Krymer

Pawel Krymer

Biola

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Natacha Dupuy-Scordamaglia

Biola

Justyna Janiak-Krymer

Justyna Janiak-Krymer

Biola

Gabriel Mesado

Gabriel Mesado

Biolontxeloa

Beatriz Linares

Beatriz Linares

Biolontxeloa

Paloma Torrado

Paloma Torrado

Kontrabaxua

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Osteguna 08 Azaroa, 2018
Mozart, Schnittke eta Xostakovitx larunbat honetako Miramongo Matinéean

Mozart, Schnittke eta Xostakovitx larunbat honetako Miramongo Matinéean

Larunbat honetan, azaroak 10, 11:00etan, Miramongo Matinéeen zikloak egutegiko laugarren hitzorduarekin jarraituko du: Tantris Ensemblek eskainiko duen ‘Moz-art’ kontzertua. Ganbera-talde hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hari-sekzioko hamalau musikarik osatuko dute, eta Carlos Ocañaren zuzendaritzapean joko dute errepertorioa.

Matinéea bi zatitan banatuko da: horietako lehena Mozarten Divertimentoarekin hasiko da eta Alfred Schnittkeren Moz-art à la Haydnekin amaituko. Schnittkek Mozarten amaitu gabeko Pantomima musikala obraren zatiak erabiltzen ditu Moz-art à la Haydn konposatzeko, bi biolinentzako eta harizko ensemble txiki batentzako. Obraren hasieran, interpreteak Mozarten pantomima iluntasun osoan inprobisatzen dute. Une horretatik aurrera, eszenatokia txotxongilo-antzerki batean bihurtzen da, harik eta Joseph Haydnen 45. Sinfoniaren, “agurren” sinfoniaren, tankera berean amaitzen den arte. Hau da, musikariak banan-banan ateratzen hasten dira eszenatokitik, musika-diskurtsoa disolbatzen den aldi berean.

Bestalde, Xostakovitxek bere Ganbera-sinfonia “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskaini zien, eta bere burua horien artean kokatzen zuen. Obraren bost mugimenduak Xostakovitx une horretan bizitzen ari zen zailtasunen isla dira. Bere konfiantzazko lagun Lev Lebedinskyk esan zuen: “Bere bizitzaren agurra zen […] Egun batean, laukotea pianoan jo zidan eta esan zidan, negar batean, bere azken obra izango zela”. Lan honek gizateriaren alderdi ilunenen estetika konplexua arakatzen

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

KONTZERTUAREN FITXA

TANTRIS ENSEMBLE
Moz-art
I
W. A. Mozart

Divertimentoa fa maiorrean, K.138 [11’]

A. Schnittke
Moz-art à la Haydn [13’]

II
D. Xostakovitx
(R. Barshaien moldaketa)
Ganbera-sinfonia do minorrean, 110a [25’]

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urtarrila

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
12 urtarrila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
13 Ar
13 urtarrila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Vitoria/Gasteiz
Arriaga / Strauss
14 Az
14 urtarrila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
15 Og
15 urtarrila, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
16 Or
16 urtarrila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
17 Lr
17 urtarrila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 7. Matinéea: Irauli Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
7. Matinéea: Irauli
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
26 urtarrila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
27 Ar
27 urtarrila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Vitoria/Gasteiz
Txaikovski / Musorgski
28 Az
28 urtarrila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
29 Og
29 urtarrila, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
30 Or
31 Lr
31 urtarrila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 8. Matinéea: Diálogos armónicos Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
8. Matinéea: Diálogos armónicos