Miramongo Matinéeak

1. Matinéea: Irauli

B. H. Crusell:
Divertimento para oboe y cuerdas

J. C. de Arriaga:
Cuarteto para cuerdas nº3

A. Reicha:
Quinteto para oboe y cuerdas

Delphine Dupuy

Javier Lecumberri

Gabriel Mesado

Larraitz Oiartzabal

Ricardo Ruiz

Data eta Lekua

29Iraila, 2018Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

7 €

Informazioa

XIX. mendearen hasieran, historiako eraldaketa nabarmenena gertatu zen gizartean, industrian eta ekonomian, eta horrek arteetan ere aro berri bati hasiera eman zion. Garai berri hori Erromantizismo izenez bataiatu zuten, eta musika arte erromantiko idealean bilakatu zen. Erromantizismoaren estetika sentimenduan eta emozioan oinarritzen da.

Estilo-aldaketa honen ondorioz etorritako berritasunen artean, nabarmentzekoa da instrumentujole ugarik erabaki zutela, interpretazioan aritzeaz gain, obrak konposatzea baliabide tekniko berriak baliatuz. Fenomeno horri esker sortu zen bakarlari birtuosoaren figura. Eta horixe izan zen, hain zuzen ere, Bernhard Crusellen kasua. Parisen konposizioa ikasi zuen eta Europa osoan interprete gisa ospea eskuratu zuen klarinetista finlandiar honek izugarrizko eragina izan zuen bere instrumentuaren garapenean.

Bestalde, txekiar jatorridun eta nazionalitate frantsesdun Anton Reichak flauta hartu zuen lehen instrumentu gisa. Txikitan Bonnera joan zen bizitzera eta Haydn eta Salierirekin konposizioikasketak egin zituen. Gainera, hiri alemanean Beethoven ezagutu zuen, orkestra berean jo zutenean, eta betiko lagun egin ziren. Aurrerago, Pariseko Kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen eta izan zituen ikasleen artean aipagarriak dira Berlioz, Liszt, Franck eta Gounod. Haize-boskoterako musika sortu zuen lehen musikagileetako bat izateagatik da ezaguna gaur egun.

Azkenik, Juan Crisóstomo de Arriagak bere bizitza oso laburrean —hogei urte zituela hil zen— hainbesteko aintzatespena izan zuen, ezen 18 urte zituenean Pariseko Kontserbatorioko irakasle izendatu baitzuten bera ere. Hiru harikuarteto dira bera bizi zela argitaratu ziren bere obra bakarrak. Bere estiloa Klasizismoaren eta Erromantizismoaren arteko mugan koka daiteke, eta zenbait antzekotasun ditu Beethovenen gaztaroko musikarekin.

Matinée honi buruzko informazio gehiago hemen



Artistak

Delphine Dupuy

Delphine Dupuy

Biola

Javier Lecumberri

Javier Lecumberri

Oboea

Gabriel Mesado

Gabriel Mesado

Biolontxeloa

Larraitz Oiartzabal

Larraitz Oiartzabal

Biolina

Ricardo Ruiz

Ricardo Ruiz

Biolina

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urtarrila

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
12 urtarrila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
13 Ar
13 urtarrila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Vitoria/Gasteiz
Arriaga / Strauss
14 Az
14 urtarrila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
15 Og
15 urtarrila, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
16 Or
16 urtarrila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Arriaga / Strauss Jaime Martín Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Arriaga / Strauss
17 Lr
17 urtarrila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 7. Matinéea: Irauli Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
7. Matinéea: Irauli
18 Ig
19 Al
20 Ar
21 Az
22 Og
23 Or
24 Lr
25 Ig
26 Al
26 urtarrila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
27 Ar
27 urtarrila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Vitoria/Gasteiz
Txaikovski / Musorgski
28 Az
28 urtarrila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
29 Og
29 urtarrila, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Txaikovski / Musorgski Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Txaikovski / Musorgski
30 Or
31 Lr
31 urtarrila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 8. Matinéea: Diálogos armónicos Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
8. Matinéea: Diálogos armónicos