Orkestra

Robert Treviño, zuzendari titularra

Erabateko talentua eta emozioa.
https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/roberttrevino1_0.jpg?itok=aCkYRIFY,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/roberttrevino2_0.jpg?itok=3PvyLvpr,https://www.euskadikoorkestra.eus/sites/default/files/styles/cabecera_conciertos/public/roberttrevino3_0.jpg?itok=hDPO0Fqk

«Treviñok organismo sinfoniko bat sortzen du, lerro finekoa, bederatzi notako akorde zorrotzez eta scherzo edentsuz betea, heriotza dantzetan dantzari, eta ukitzen duen oro musikazko zoriaren gurpilean biraka jartzen du... Txalo bero bat». (Leipziger Volkszeitung, Robert Treviñok CBSO orkestrarekin Mahler Festival Leipzig jaialdian egindako saioari buruz, 2023)

«Etorkizun handia du musikaren munduan. Jar ezazu orkestra baten aurrean eta dinamo bihurtuko da». (Gramophone, 2022)

«Izugarri bikaina... Treviñok kemen paregabea mantentzen du, xehetasun oro xurgatzen du crescendo orokorrean... Mehatxuan ez du urri ematen, baina bere musikariekin batera kulunkatzen da amaierara arte, iluntasunerantz dantzan». (Alex Ross, The New Yorker, 2022)

 

Robert Treviño orkestra-zuzendari mexikar-amerikarra da, eta egungo artista gazteen belaunaldiko maisurik liluragarrienetako bat da jadanik. Euskadiko Orkestraren musika-zuzendaria da, bai eta Orchestra Filarmonica Nazionale della RAI orkestrako zuzendari gonbidatu nagusia ere.

2023/24 denboraldian Treviñok Salzburgoraino eramango du Euskadiko Orkestra, debuta egingo du Züricheko Operan eta La Fenice Operan, eta ohiko beste kolaboratzaile batzuetara itzuliko da ere bai, hala nola Dresdner Philharmonie, Sinfonieorchester Basel, SWR Sinfonieorchester Stuttgart, NDR Hannover, Gürzenich Orchester Köln eta Orchestre National du Capitole de Toulouse orkestretara.

Treviño beste orkestra batzuetan ere izan da zuzendaria, hona hemen horietako batzuk: London Symphony Orchestra, London Philharmonic, Royal Philharmonic, CBSO, Münchner Philharmoniker, Rundfunk-Sinfonieorchester Berlin, Gewandhausorchester Leipzig, MDR-Sinfonieorchester Leipzig, Bamberger Symphoniker, Wiener Symphoniker, Tonhalle-Orchester Zürich, Orchestre de Paris, Filarmonica della Scala eta Helsinki Philharmonic. Ipar Amerikan era zenbait orkestra zuzendu ditu, hala nola Cleveland, Baltimore, San Francisco, Cincinnati, Utah, Toronto eta Detroit hirietako orkestrak, eta Washingtoneko Opera Nazionalean eta Interlochen Jaialdian ere izan da zuzendari. Beste herrialde batzuetan ere lehen mailako taldeetako zuzendaria izan da, hala nola São Pauloko Orkestra Sinfonikoan, NHK Symphony orkestran, Tokioko, Osakako, eta Txinako orkestra filarmonikoetan, Errusiako Orkestra Nazionalean eta and San Petersburgoko Filarmonikoan. Orkestren zuzendaria izan da puntako zenbait jaialditan, besteak beste Leipzigko Mahler Jaialdian, Milaneko Mahler Jaialdian, Enescu Jaialdian eta Puccini Jaialdian.

Ondine diskoetxearekin duen kontratutik lan paregabeak atera ditu, hala nola Beethovenen sinfonien ziklo oso bat, Ravelen bi album arrakastatsu, Rautavaararen album bat eta Americascapes, harrera bikaina izan zuen Amerikako maisulan ezezagunen azterketa bat. Lan horrek Presto Music dendak ematen duen Grabaziorik Onenaren saria irabazi zuen 2021ean, eta Gramophone Sari baterako ere proposatu zuten. CPO taldeak Treviñok Bambergeko Sinfonikoarekin egindako Bruchen sinfonien ziklo bat kaleratu zuen, eta kritika bikainak jaso zituen. Azkenaldian, 2023an, Respighi - Roman Trilogy lana kaleratu du Orchestra Sinfonica della RAI orkestrarekin, eta, berriz ere, kritika bikainak izan ditu. Treviñoren lanek, guztira, mundu osoko argitalpen handien hamabost sari baino gehiago lortu dituzte.

Treviño nazioarteko eszenatokian agertu zen Bolshoi Antzokian, 2013ko abenduan, eta Verdiren Don Carlo obraren produkzio bat zuzendu zuen berehala. Errusiako prentsak zera esan zuen: “amerikar batek ez du maila horretako arrakastarik izan Moskun Van Cliburnen garaitik”. Golden Mask sari baterako proposatu zuten Ekoizpen Berri baten Zuzendaririk Onenarentzako.

Robert Treviñok soinez soin egin du lan primerako zuzendariekin, eta enkarguak eta estreinaldiak ere egin ditu horietako batzuekin. Hona hemen izenetako batzuk: John Adams, Philip Glass, Sofia Gubaidulina, George Walker, Jennifer Higdon, Andre Previn, Augusta Read Thomas, Shulamit Ran, Ramon Lazkano eta John Zorn.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 maiatza, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo
Lalo / Dvorak
11 Lr
11 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 14. Matinéea: Bost metalak Donostia
14. Matinéea: Bost metalak
12 Ig
13 Al
13 maiatza, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
14 Ar
14 maiatza, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Lalo / Dvorak
15 Az
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
22 Az
22 maiatza, 2024 Asteazkena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Debussy / Viloria
23 Og
24 Or
25 Lr
25 maiatza, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Xarma Donostia Sarrerak erosi
15. Matinéea: Xarma
25 maiatza, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Musikaste. Amaierako kontzertua Baldur Brönnimann Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og
31 Or